Atzealdea Erakundeek material eskaera egiteko epea irekita!

Gipuzkoako Foru Aldundiak udal eta toki-entitateei laguntza berezi bat eman nahi die, aurtengo aisia hezitzaileko jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren babes-materialak lortzeko.

2020/06/12


Eskaera onartu eta materiala banatzeko orduan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Jarduera garatzean segurtasun- eta higiene-neurriak betetzen direla ziurtatzea antolatzaileen ardura da. Aldundiaren material-eskaintza hau horretan laguntzeko da. Eskariaren arabera, baliteke behar guztiak ase ahal ez izatea. Hala gertatuz gero, proportzioan banatuko litzateke materiala (erakunde bakoitzak izango dituen parte-hartzaileen arabera).
  • Aisia hezitzaileko eskaintzaren baitan antolatzen diren ekintzek izango dute lehentasuna (udal zein elkarteek). Horretarako, udalekuak diruz laguntzeko dekretuan erabiltzen diren irizpide berberak erabiliko dira.
  • Banatutakoa haur, nerabe eta begiraleek erabiltzeko materiala izango da.
  • Materiala ekainaren bukaerarako iristea espero dugu.
  • Infragorri bidezko termometroak bueltatu egin beharko dira kanpaina bukatzen denean.
  • Herri bakoitzean, banaketarako puntu bakarra jarriko dugu; eta materialaren ardura hartuko duen pertsonak jaso beharko du hau.
  • Eskatutako laguntzak xede izango duen jardueraren datuak Udabizi datu-basean sartu behar dira.

Irizpideak bete eta ondoko formularioa bete behar da ekainaren 17a baino lehen!!!

FORMULARIOA

 

Gazteria Zuzendaritzak haur eta gazteentzako  aisia hezitzaileko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak ere eskainiko ditu. Gure webgunean laster egongo da eskaera-orria eskuragarri.

Informazio gehiago