Atzealdea Europar Elkartasun Kidegoa Programa martxan
2019/10/30
“Europar Elkartasun Kidegoa” Europar Batasunak sustaturiko ekimena da, eta bere helburua da gazteek –euren herrialdetan edo atzerrian- boluntario moduan lan egin edota elkarkidetasuna bultzatzen duten proiektuetan parte hartzea. Europar Elkartasun Kidegoak gazteak erakarri nahi ditu, integratzaileagoa den gizarte bat eraikiz, pertsona zaurgarrienak babestuz, eta gizartearen erronka ezberdinei erantzunez. Esperientzia bizigarria eta aberasgarria eskaintzen die lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei.
Europar Elkartasun Kidegoan parte hartzen duten gazteek objektibo eta printzipio ezberdinak onartu eta defendatu beharko dituzte, hala nola, pertsonen duintasunarekiko errespetua, giza eskubideekiko, kultura ezberdinekiko… baita zuzena den gizartearen defentsa ere, non pluraltasuna, diskriminazio-eza eta tolerantzia gailentzen diren.
Programak osagarriak diren bi alderdi barne hartzen ditu: boluntario-ekintzak eta lanpetze-ekintzak. Boluntario-lanaren kasuan, honek eskaintzen die aukera gazteei boluntario gisa lan egiteko, lanaldi osoan, beste herrialde batean. Bestalde, lan-ekintzen kasuan, gazteei aukera emango die lan-munduan sartzen hasteko, gai hauekin zerikusia duten erakunde publiko, GKE, zein enpresa aktiboetan.
Programa honetan Europar Batasunekoak diren 17 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Egitasmoek bi hilabete eta urtebete bitarteko iraupena izango dute eta, orokorrean, Europar Batasuneko herrialdeetan garatuko dira.
Informazio gehiagorako, hemen.