Praktika onen zerrenda

Atzealdea IRUN: Gazteentzako aurrekontu parte-hartzaileak

1970·01·01


IRUN: Gazteentzako aurrekontu parte-hartzaileak

Irungo Udalak 2017rako bere aurrekontua aditzera eman eta parte-hartzea sustatzeko prozesua jarri du martxan.

Aurrekontu guztiaren zati bat (200.000€.) 16-30 urte bitarteko gazteentzat da. Haien iritziak jaso eta parte-hartzea aktibatzeko helburuarekin, haien beharretara moldatu dira eta online bidez iritzia jasotzeko prozesua egin dute. Hau da, herritar-sektore horren profilera moldatutako prozedura berezia sortu dute eta, gainera, prozesu orokorrean ere parte hartzeko aukera izan dute gazteek. Horrez gain, aurrez aurreko jardunaldi bat ere egin da, eta baita eztabaidarako gazte-foro irekia ere.

Aipagarria da prozesuaren gardentasuna; prozesu guztian zehar jasotako iritziak kontsulta daitezke webgunean, baita eskaeraren erantzuna ere (onartzeko ala baztertzeko arrazoiak). Gainera, prozesuaren beraren hausnarketa egin da eta memoria ere eskuragarri jarri dute. Komunikazio-plana osatu da prozesua aurrera eramateko eta, horrekin batera, gazteak erakartzeko plana.

Gazteen partaidetza-prozesuan, guztira, 347 boto (joan den urtean 879 eta lehen edizioan 355) igorri dira. Nahiz eta parte-hartzearen datu kuantitatiboa ez den handitu, lan egiteko sistema berritzailea izan da eta hobetzen jarraitzeko asmoa dute.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Ekimen partekatua da. Elkarlanean egina (Gazteria, Informazioaren gizartea, Parte-hartzea eta Auzoetarako arloa).
  • Planifikatua
  • Gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzen du
  • Jasangarria
  • Berritzailea

Beste edizioetan onartutako proiektuen informazioa webgunean.


Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena IRUN: Gazteentzako aurrekontu parte-hartzaileak
Urtea 2016
Argitaratze-lekua Irun
Praktikaren helburuak

Gazteen iritziak jaso eta parte-hartzea aktibatu. Prozesua irekia izan da herritar guztientzat, baina gazteekin lanketa berezia egin da.

Nori zuzendua

16-30 urteko Irungo gazteei zuzendua.