Praktika onen zerrenda

Atzealdea ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta

1970·01·01


ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta

Zumaian 2015. urtean argitaratu ziren Gazteguneko zerbitzua kontratatzeko plegu administratiboak eta teknikoak. Guztiz berritzaileak dira; izan ere, lurraldean hauek dira gazteriaren arloan genero-ikuspegia txertatuta duten lehen pleguak.

Orain arte genero-ikuspegia aipatu da, baina zeharkako gai gisa. Hauetan, ordea, helburuan bertan txertatu da zehazki gaia; horrela, bermatu egin da enpresek arlo horretan lanketa berezia egin eta prestakuntza jasoko dutela, alegia, aurrerapausoak emango direla.

Betebehar berriei dagokienez, enpresek aurkeztu zituzten proiektuetan genero-ikuspegia txertatuta egotea edo hezitzaileek gai honetan gutxieneko prestakuntza izatea eskatu dira, besteak beste. Neurri horiek ez dira baztertzaileak izan, Udala malgua izan da, eta betebehar horiek bermatzeko epe luzea eman zaie enpresei.

Gainera, Zumaiako Udalak laguntzeko materialak sortu eta eskaini dizkie: eragileentzako gida sortu du (Elkarteen jardueren proiektuetan eta programetan genero-ikuspegia nola txertatu).

Zumaiako Udalak bere politiketan generoaren zeharkakotasuna sustatu eta ezartzeko asmoa proiektu estrategikotzat hartu du. Udalerri horretan gazteriako eta berdintasuneko teknikaria pertsona bera, eta horrek, noski, lana erraztu du. Hala ere, proiektu hau eredugarria izan daiteke gainerako udalek generoaren ikuspegia bere pleguetan sartzeko.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Ekimen partekatua da. Elkarlanean egina (Zumaiako gazteria-teknikariak, zinegotziak eta berdintasuneko adituek parte hartu dute).
  • Eragin positiboa du
  • Berritzailea
  • Efizientea
  • Eraginkorra

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta
Urtea 2015
Argitaratze-lekua Zumaia
Praktikaren helburuak Proiektuaren helburua da genero ikuspegia pleguetan objektu gisa txertatuz gero, bermatzea eskaintzen den zerbituza genero ikuspegiarekin garatuko dela maila guztietan eta plangintza, gauzatze eta ebaluazioko fase guztietan.
Nori zuzendua Gipuzkoako gainerako udaletan aplikatu daiteke, gazteria sailean. Gainera, lehiaketara aurkezten diren erakundeek genero ikuspegia proiektuan txertatzeko gida dute lagungarri.