Praktika onen zerrenda

Atzealdea GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

1970·01·01


GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Erasmus+ proiektuak aurkezteko laguntza eskaintzen du proiektu koordinatu baten bitartez. Lehen proiektua Instant1ean Europan izan zen, Gipuzkoako 14-17 urteko gazteekin.

Erasmus+ Europak eskaintzen duen aukera bat da, nazioartean gazteen intereseko proiektuak garatzeko. Erasmus+: gazteak ekinean programaren helburua da Europako ekimen horrek zein aukera eskaintzen dituen ezagutzera ematea, europar proiektu bat diseinatuz eta garatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloak 2016. urtean aurkeztu zuen lehen proiektua Gipuzkoako hainbat udalekin elkarlanean: Donostia, Villabona eta Usurbilgo udalekin, hain zuzen. Zehazki, Instant1ean egitasmoa Europara eraman zen. Haren bitartez, Gipuzkoako gaztelekuetako nerabeek teknologia berrien ikuspegi kritikoa lantzeko aukera izan zuten, teknologiaren erabilerari dagozkion jarrera egokiak barneratuz.

  • Alemaniako Wiesbaden hiriarekin trukea egin zen; Gipuzkoako 15 gazte eta Wiesbadengo beste 15 Zarautzen egon ziren astebetez, eta, ondoren, Alemanian beste astebetez. Gazteekin batera hezitzaileak egon ziren. Hainbat tailer eta egitasmo egin zituzten teknologia berrien inguruan.
  • Proiektu hau abiapuntua izan zen hurrengo urteetako egitasmoak garatzeko, hala nola 2017ko edizioa (Azpeitia/Zizurkil, Bergara, Donostia) eta 2018koa (Arrasate, Bergara, Donostia, Tolosa).
  • Erasmus+ programak nazioartekotzea bultzatzen du beste herrialdeko gazteekin trukea eginez eta gazteen intereseko gaiak jorratuz. Gazteei beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatzen ikasteko aukera ematen die.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Planifikatua: Europar programak ezagutzera emateko beharretik abiatzen den ekimena da eta plangintza-sistema bat garatzen du. Europatik diruz lagundutako proiektu bat izanik, ebaluazioa hasieratik txertatuta dago.
  • Erreferentea izan zen. Gipuzkoako hainbat udalek lehen aldiz Erasmus+ programan parte hartu zuten, haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloak bultzatuta.
  • Elkarlanean eta sarean egindako proiektua da; eragile desberdinen arteko koordinazioa garrantzitsua izan da.
  • Gazteekin lan egiteko aukera paregabea izan daiteke. Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko zerbitzuak osatzen eta indartzen dituen gazteentzako (15etik gora) eskaintza berri bat.

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak
Urtea 2016
Argitaratze-lekua Gipuzkoa
Praktikaren helburuak
  • Gipuzkoan Erasmus + programak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera eman nahi dira eta hauek aprobetxatuz, europar proiektu bat diseinatu eta garatu.
  • Parte-hartzaileek ere programa ezagutu dezaten lagundu; horrelako proiektu bat sortu eta aurkezteak dauzkan ikasketa pertsonalak barneratzen lagundu.

Programatik lortzen diren onurak nabariak dira, besteak beste:

  • Esperientziak bizitzea eta ezagutzak lantzea.
  • Hainbat gaitasun lantzeko aukera: autonomia, sorkuntza, kulturartekotasuna, hizkuntzak...
  • Elkarbizitzan trebatzea eta harreman pertsonalak garatzea.
  • Proiektu bateratuak lantzea eta egitea.
  • Norberaren ikuspegia handitzea beste kultura batzuk ezagutuz.
  • Pertsona eta erakundeekin sareak osatzea.
Nori zuzendua

Gipuzkoako 14-17 urteko nerabeentzat eta Wiesbadengo 15 nerabeentzat.