Praktika onen zerrenda

Atzealdea GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

1970·01·01


GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

Gaztematikak (Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemak) antolatuta, foroa da Gipuzkoako haurtxokoetan eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaile zein suspertzaileek duten topalekua.

Bertan, hezitzaile ezberdinek, Gaztematikari buruzko informazioa (egitasmoak, prestakuntza…) jasotzeaz gain, aukera izaten dute intereseko gaiak landu, esperientziak trukatu, harremanak sendotu, eta Gaztematikako eta lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuen sareko kide izateko sentimendua garatzeko.

Azken saioetan jorratu diren gaien artean daude, besteak beste, herritartasun digitala, berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, sexualitatea eta udako ekintzak.

Ikasturtean zehar, hiru foro antolatzen dira haurren hezitzaileekin, eta beste hiru, nerabeen hezitzaileekin.

Foro hauek bi funtzio nagusi bete nahi dituzte:

  • Alde batetik, hezitzaileen elkargune eta eztabaidarako gune izatea.
  • Eta bestetik, Gaztematikaren inplementazio-planaren segimendua eta hobekuntzak proposatzeko aukera izatea.

Azken urteotan, hezitzaileen foroak izaera ibiltaria du; horrela, hezitzaileek herri desberdinetako lantaldeak, ekipamenduak eta egitasmoak ezagutu ditzakete. Etorkizunari begira, foroen erronka handienak dira kanpoko komunikazioa hobetzea, hezitzaileen parte-hartzea indartzea eta udalen kopurua zabaltzea.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

- Gaztematikan hezitzaileen parte hartzea sustatzeko beharrari erantzun nahi dio egitasmoak.

- Haur, nerabeen eta gazteen sustapeneko zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko asmoz lan egiten da.

- Haurtxokoetan eta gaztelekuetan egiten diren esku-hartze profesionalak partekatzeko aukera zabaltzen du.

- Herri desberdinetako profesionalek parte hartzen dute. Hau da, lurralde mailako ekimena da.


Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak
Urtea 2018
Argitaratze-lekua Gipuzkoa. Gaztematika
Praktikaren helburuak
  • Hezitzaileak Gaztematikako parte aktibo izatea
  • Hezitzaileen arteko harremana sustatzea
  • Hezitzaileak beren lanerako ahalduntzea
Nori zuzendua

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaileak