Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza “Udako ekintzak haur eta gazteen babes-eremu gisa” mahai-inguruan.
2020/06/25
Unicef España erakundearen online konferentzian 150 pertsona baino gehiagok entzun dituzte haur, nerabe eta gazteen arloko hainbat profesionalek azaldutako esperientziak. Egoera berri honek ekarri dituen behar eta erantzunei buruz aritu dira, eta udako ekintzek haur, nerabe eta gazteei eskaini diezaieketen aukerei buruz ere bai.
Honako hauek osatu dute mahai-ingurua:
Mahai-inguruan jorratu diren gai nagusien artean egoera berri honek bereziki haurrengan eragindako ondorioak aipatu dira, eta horiei erantzunak emateko zerbitzu eta administrazioek duten garrantzia.
Antzeman diren kezka nagusien artean beldurra, egoera ekonomikoarekiko kezka, hainbat haur bizitzen ari diren dolu-prozesua, edo arrakala digitala, soziala eta emozionala nabarmendu dituzte.
Gabriel Gonzalez Buenok, zentzu honetan, azpimarratu du nabarmen handitu direla familia barruko gatazkak, haurren eta beraien zaintzaileen artekoak... babes-sistemak hartu behar izan dituen gaixoak, teknologiara iristeko arazoak eta, jakina, prekarietate ekonomikoa.
Isaac Palencia, GFAko Gazteriako zuzendari nagusiaren hitzetan, udan haur, nerabe eta gazteentzako eskaintza izan ezean, haurrak 6 hilabete egongo lirateke eremu hezitzaile batean parte hartu gabe. Eremuak errekuperatzeko garaia da oraingoa: hezkuntza, aisia... herritartasuna, genero-berdintasuna.
Egoera honen aurrean, udako ekintzak aukera paregabea dira haur, nerabe eta gazteei babes-eremuak eskaintzeko; bai elikadura-arloan, bai arlo emozional eta inklusiboan ere. Horren harira, Gipuzkoako Gazteria Zuzendaritza egiten ari den kogobernantza-lana azpimarratu du Isaac Palenciak.
Izan ere, Gipuzkoako haur eta nerabeek udan aisia hezitzaileko jarduera ahalik eta gehien izan ditzaten, eta bertan osasun-erakundeen gomendioak bete daitezen, udako ekintzak antolatzen dituzten udal eta entitateentzako bide-laguntzako lana egiten ari da, honako ildo nagusien arabera:
Bide-laguntza horri dagokionez, finantziazioa, informazioa, aholkularitza-zerbitzua eta segurtasun-materiala eskaintzea izan dira xedeak. Webgunean atal berri bat sortu da, udako jarduerak 2020, eta, bertan, profesionalen esku jarri dira hainbat baliabide, euskarri eta formazio-aukera.
Ildo horretan, mahai-inguruan parte hartu zuten beste erakundeek ere ekitaldia baliatu dute beraiek landutako material batzuk aurkezteko.