Atzealdea Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizateaz duten pertzepzioa ezagutzeko azterlana egingo du Gazteria Zuzendaritzak
2022/11/17
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak ikerketa berri bat jarri du abian, haur eta nerabeak nola sentitzen diren eta zer moduz bizi diren ezagutzeko. Proiektuak ikuspegi zabala eman nahi du, hainbat esparru jorratuko baitira: familia, lagunak, eskola, gizarte-harremanak, aisia eta denbora librea, osasuna eta abar.
Egitasmoa garatzeko, online inkesta bat garatu da aditu-talde batekin elkarlanean. Inkesta Gipuzkoan bizi diren 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat da. Azaroaren 3tik aurrera lurraldeko 256 ikastetxe inguruk, publiko zein itunpeko/pribatuk, online erantzungo diote galdetegiari.
Lagina 2.000 haur eta nerabek osatuko dute, eta unibertsoaren banaketa errespetatuko da adinaren, eskualdearen, sexuaren eta udalerriaren tamainaren arabera.
2023ko bigarren hiruhilekoan jakinaraziko dira, ziurrenik, ikerketaren emaitzak. Proiektu honi esker, haurren eta nerabeen ahotik ezagutuko dugu nola sentitzen diren eta nola hautematen duten beren ongizate-maila. Zer neurritan uste dute euren beharrak asetzen direla? Zer kezka, interes eta proposamen dituzte?
Azken helburua haur eta nerabeen beharrei erantzutea da, haurrentzako eta gazteentzako politiketan haien begirada eta ekarpenak txertatuz eta, bide batez, haien parte-hartzea ahalbidetuz.
Galdetegia osatzen duten Gipuzkoako ikastetxeetako irakasleek proiektuarekin zerikusia duten hainbat baliabide aurkituko dituzte webgunean.
Jarraitu gure sareak