Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2023ko deialdia

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2023/03/14


 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

 

Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • D Lerroa: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

 

A, B, C LERROEN EPEA: 2023ko martxoaren 23a.

DEIALDIA (GAO, 37, 2023ko otsailaren 23an)

2023-0062 Foru Agindua, otsailaren 10koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2023ko deialdia onartzen duena (pdf)

D LERROAREN EPEA: 2023ko apirilaren 28a.

DEIALDIA (GAO, 49, 2023ko martxoaren 13an)

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzak. D lerroaren (Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteei zuzendutako planak eta jarduerak garatzea) 2023ko deialdia.

 

ESKAERA EGITEKO otsailaren 24tik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean:

 

DIRULAGUNTZAK:

 

 

Jarraitu gure sareak