Atzealdea Gipuzkoan Gazte Tour Arrasate: La basu eta Tribade taldeak kartel buru, Libertad Condicional taldea aurretik dutela. Lotzen Add elkarteak parkour-eko masterclass bat eskainiko du
2019/04/30
GIPUZKOAN GAZTE TOUR– ARRASATE– MAIATZAK 11
Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen eta Eibarren geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Arrasatera iritsiko da musika programa, maiatzaren 11an hain zuzen, eta La Basu eta Tribade taldeak izango dira kartel buru. Emanaldien aurretik parkour-eko masterclass bat izango da, Lotzen Add elkartearen eskutik.
PARKOUR MASTERCLASS-A LOTZEN ADD-REKIN. Dani Sampayo.
Lotzen ADD elkartetik lan ikaragarria ari dira egiten hainbeste urteetan zehar praktikan jarritakoa helarazi eta sustatzeko, beste ekintza batzuetara egokituz. ADD/Parkourraren gizartetzeari garrantzi ematen diote, genero, adin eta kolektibo guztietarako ikastaroak eta tailerrak antolatuz. Azaleratu nahi dutena zera da: ADD/Parkour-a fisikoa den diziplina bat izateaz gain, ahalduntze-tresna bat dela, norberaren garapenerako eta komenirako baliagarri dena.
LIBERTAD CONDICIONAL
Punk Rock gustatzen bazaizu, hauxe da zure taldea. Gosegarria Libertad Condicional taldearen eskutik izango da, Tribade eta La Basu talde nagusien aurretik.
19:30 - TRIBADE
Tribade Bartzelonako emakume-hirukotea da, rap egiten duena. Rap errealitearen inguruko musika da eta Tribadek estilo honen jatorrizko bertsiotik jotzen du, erritmo eta poesia bidez, salatzeko eta ahalduntzeko asmoz. Bere musika, freskotasuna duen nahasketa bat da, rap-a flamenko, soul, afrorap zein reggaeton-arekin uztartuz.
Ordura arte bere kabuz eta era underground-ean kaleratu izan dituzte bi single, Youtube bidez: “Gaupasa” (2007ko azaroan, +1.000.000 bistaratze) eta “Mujeres” 2007ko azaroan, 4000000 bistaratze)
LA BASU
Bilbon jaio eta hazi, Elena Caballerok, “La Basu” ezizenaz gehiago ezagutua, musikaren maitale moduan definitzen du bere burua: rap, soul, dancehall, reggae R&B, rock, punk eta flamenko bezalako estiloak nabarmenduz.
DJ Ibai-ren laguntzarekin, Bilboko rap erreferente izaten jarraitzen du La Basu-k emakumezkoen artean. Indartsua den zuzeneko batekin itzuliko da, energiaz beteriko soinuekin, inori epel ez uzteko.