Atzealdea Gipuzkoan Gazte Tour Zumarraga: Machete en boca, Agresión verbal eta Invert taldeak kartelean; azken honek rap masterclass bat eskainiko du

Kontzertuak maiatzaren 25ean, Zelai Arizti Frontoian izango dira, dohainik, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Masterclass-a kultur etxean izango da, 11:30ean.

2019/05/21


GIPUZKOAN GAZTE TOUR –ZUMARRAGA– MAIATZAK 25

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen, Eibarren, Arrasaten, Lasarten eta Hondarribian geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Zumarragara iritsiko da musika-programa, maiatzaren 25ean, hain zuzen; eta Machete en Boca, Agresión Verbal eta Invert izango ditu kartel-buru. Azken honek, gainera, rap masterclass bat eskainiko du.

 

RAP MASTERCLASS

Eguna: Maiatzak 25
Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea
Ordutegia: 11:30
Sarrera: Doan

 

EMANALDI NAGUSIA

Eguna: Maiatzak 25
Lekua: Zelai Arizti Frontoia
Ordutegia: 19:00
Sarrera: Doan

 

RAP MASTERCLASS-A (Zelai Arizti Kultur Etxea – 11:30)

Invert-ek bat-bateko rap eta bullyingeko masterclass bat eskainiko die kultur etxera bertaratzen diren guztiei.

 

EMANALDI NAGUSIA (Zelai Arizti Frontoia – 19:00)

 

AGRESIÓN VERBAL

Agresión Verbal, Zumarragako hip-hop hardcoreko talde bat da, Ziso, Mad Shayam eta DJ Sbands taldekideez osatua.

INVERT

Endika Gutiérrez Sánchez Ocaña, Invert, Barakaldoko freestylerra eta b-boya da. Redbull-en 2014ko edizioko oilar-batailako nazioarteko lehiaketan garaile atera zen, eta 2008, 2009, eta 2013ko edizioetan estatuko finaletara heldu zen, Espainiako Hip-Hop-eko erreferente bat bihurtuz. Nunca Piso Freno Records zigiluarekin “Abran Paso” izeneko diskoa kaleratu zuen.

MACHETE EN BOCA

Machete en Boca La Prima, San, La Charli eta Jazzwoman taldekideez osatuta dago. Lau emakume, bakoitza bere estiloarekin, baina lauak rap borrokalaria eginez. Valentziatik datoz eta oholtza gainean erabateko presentzia daukate: gogorrak,  zuzenak, eta amorruz beteak.