Atzealdea GIPUZKOANGAZTE TOUR IRUN: Marlon pop rock taldea, Gazteako DJ Txurru eta Oihan Vega; Go!azen-eko Miren Arrieta eta Ainhoa Larrañaga; eta Gure Kasako Iban Garcia izango dira

Kontzertuak apirilaren 13an izango dira, Ficoban, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrerak 3€ balio du. Bestelako ekintzak, jolasak eta sorpresak egongo dira Martindonezea gaztelekuaren eskutik.

2019/04/09


GIPUZKOANGAZTE TOUR– IRUN - APIRILAK 13

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: lehendabiziko geldialdia Irunen egingo du, bertako Udalarekin lankidetzan, eskaintza zabala eta gaurkotua aurkeztuz.

 

13 APIR

GipuzkoanGazte Tour: Marlon pop rock taldea, Gazteako DJ Txurru eta Oihan Vega; Go!azen-eko Miren Arrieta eta Ainhoa Larrañaga, eta Gure Kasako Iban García

 

EMANALDIA
Lekua: Ficoba
Ordutegia: 17:30 (ateak irekita)
Sarrera: 3 €

 

EMANALDI NAGUSIA: MARLON

2015ean azaldu zen, estreinakoz, “Todo va a ir bien” abestiarekin, rock generoa lantzen duen banda asturiarra. Ondoren, beste abesti ezagun batzuk etorri dira, “Haz conmigo lo que quieras” edo “Cosas que no se pagan con dinero”, Arenal Sound eta bestelako musika-jaialdietan entzun izan direnak. Hasiera-hasieratik, beraien musika “Los Ronaldos, Andrés Calamaro, Los Rodríguez eta Pereza bezalako taldeekin alderatu izan da; izan ere, harro daude azken honekin konparatzen zaielako.

 

GAZTEA DISKOFESTA: Dj´s TXURRU eta OIHAN VEGA

Oihan Vega eta Txurru, Euskal Herriko gazteen erreferente bilakatu dira: biak dira Gaztea Irratiko esatariak, telebistako aurkezleak eta, horrez gain, euren diskofestak Euskal Herri osotik eramaten dituzte. Gaur egun arrakastatsuak diren abestiak, giroa eta sorpresa ezberdinak erabat ziurtatuta daude Gazteako disko-festa honetan.

 

ANIMAZIOA + MEET&GREET: GO!AZENeko MIREN ARRIETA eta AINHOA LARRAÑAGA eta GURE KASAko IBAN GARCIA INFLUENCER-a

 

Miren Arrieta Donostiako aktore gaztea da, egun Madrilen bizi dena. Central de Cine eta Juan Carlos Corazza estudioetan ikasi du eta, une honetan, Work in Progress eskolan ari da ikasketak egiten. Antzerkigintzaz gain, sei urte zituenetik dantzan ere prestakuntza jaso du Mirenek, esate baterako, jazz, funky edota dantza garaikidea estiloetan. Fernando Bernuésen “Soinujolearen semea”, Pablo Maloren “Jolas-ordurako arratsaldea”, eta ETB-ko “Go!azen” telesail arrakastatsuan parte hartu du.

 

 

Ainhoa Larrañaga abeslaria, aktorea eta konpositorea da. “Kantugiro” telebista saioan parte hartu eta irabazi zuen, eta hiru urtez Bago!az telebista saioko coach-a izan da. 2016an Donostiako Kursaal aretoan “Adiorik gabe” antzezlanean parte hartu, eta urte berean hasi zen Go!azen telesailean aktore-lanetan.

 

 

 

Iban Garcia Azkoitiko Youtuber, Instagramer, aktore, aurkezle eta DJ-a da. Geldiezina, gogotsua eta dibertigarria den artista gazte honek teknologia berriak maite ditu, eta bere ikasketak telebistako lanarekin, irrati zein DJ moduan eginiko agerraldiekin tartekatzen ditu, hauetan betiere euskararen erabilera sustatuz.

 

Horretaz gain: jokoak, sorpresak eta bestelako ekintzak antolatuko dira Irungo Martindozenea Gaztelekuaren eskutik.