Atzealdea GipuzkoanGazte Tour: Lola Indigo, Aitor Regueiro, Nerea Bengoetxea, Javi Laz eta Josu Rodriguez DJeekin batera Saydi Lubanzadioren danza masterclass-a

Kontzertuak, azaroaren 24an, arratsaldean, Itsas Etxeko Auditorium-ean izango dira. Sarrerak 3€ balio du. Saydiren masterclass-a, bestalde, Jostaldi pilotalekuan izango da doan, baina gonbidapenarekin. Gonbidapenak Hondarribiako Gazteen zerbitzuan (mugatuak). Sarrerak lortzeko 2 modu daude: Hondarribiako Turismo Bulegoan edo, online, ticket.kutxabank.es helbidean.

2018/11/05


GIPUZKOANGAZTE TOUR – HONDARRIBIA-AZAROAK 24

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25 urte) kultura-programazio bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Aurreko emanaldiak Azpeitian, Arrasaten eta Irunen egin ondoren, oraingo honetan programak Hondarribin egingo du geldialdia, bertako Udalarekin lankidetzan, eskaintza zabala eta gaurkotua aurkeztuz.

24 AZA

GipuzkoanGazte Tour: Lola Indigo, Aitor Regueiro, Nerea Bengoetxea, Javi Laz eta Josu Rodriguez DJeekin batera Saydi Lubanzadioren danza masterclass-a

MASTERCLASS DANZA
Lekua: Jostaldi Pilotalekua 
Ordutegia: 11:00-12:30 

EMANALDIA
Lekua: Itxas Etxea
Ordutegia: 17:30 (ateak zabaltzea)
Sarrera: Doan, gonbidapenarekin

 

 

 

 

 

 

 

 

MASTERCLASS DANZAJostaldi Pilotalekua (11:00 – 12:30)

 

SAYDI LUBANZADIO – “FAMA, A BAILAR”

Saydi Lubanzadiok 21 urte ditu, Laudion jaio zen eta bertan bizi da. “Fama, a bailar” programako parte-hartzaileetako bat izan zen, eta jendearen faboritoetako bat zen.

Fama-ko eskolatik irtetean, Saydik proposamena jaso zuen “Operación Triunfo” programako Mimi Doblas buru duen Lola Indigo bandako kide izateko.

Une honetan Lola Indigo taldearen bira egitearekin batera, dantzako maisu-eskolak ematen ditu eta ikasten ari da.

 

GIPUZKOAN GAZTE TOUR

Itxas Etxea  (Hondarribia) – ATEAK ZABALTZEA (17:30)

SARRERA 3€. NON: HONDARRIBIAKO TURISMO BULEGOA (ARMAPLAZA) EDO TICKET.KUTXABANK.ES

HASIERAKO GONBIDATUAK

18:00  AITOR REGUERIO

Aitor Regueirok (Oñati, 1996), 2011tik eszenatoki gainean dabilen arren, 2016an bideratu zuen bere musika, oso konbentzionalak ez diren akordeetara eramanez: oxigenoz eta melodia eztiez beteak. Oñatiko gaztea estudio batean sartzekotan da, bere lehen diskoa grabatzeko.

 

18:30 NEREA BENGOETXEA

Nerea Bengoetxea Donostiako neska bat da, 18 urtekoa, eta musika du pasio.

Gaur egun, interpretazioa ikasten ari da Madrilen eta hainbat urte daramatza gitarra jotzen eta kantatzen. Bere burua autodidaktatzat du, txikitatik garaian garaiko abestiak kantatzen zituelako, betiere intimitatean. Duela urte pare bat, ordea, bere talentua lagunekin eta senideekin partekatzen hasi zen. Horrez gain, bere ikastetxean eta Astigarragako musika-eskolan ere egin zituen emanaldiak. Madrilgo metroan ere aritzen da.

EMANALDI NAGUSIA

19:00 LOLA INDIGO

Lola Indigo bandako burua da Mimi Doblas, “OT” programaren 2017-2018 edizioan lehenbizi irten zen parte-hartzailea, eta “Ya No Quiero Ná” kantarekin arrakasta handiena izan duena; izan ere, urrezko disko bat lortu du. Gaur egun, artista polifazetiko honek, Lola Indigo taldearekin Estatu osoan egiten ari den birarekin batera, telebistako “Tu cara me suena” saioan parte hartzen du. Lola Indigo dantzari profesionalek eta “Fama, A Bailar” programako hainbat parte-hartzailek osatzen dute.

 

DJ DISKO-FESTA 20:00-22:00

DJ JAVI LAZ

Javi Laz Legazpiko talentu gazte bat da. 2016an hasi zen diskoak jartzen eta, bere interesari esker eta diziplina desberdinak ikasten dituenez, ospea hartzen hasi zen Gipuzkoan.

2017an eta 2018an sendotu egin zen, ospe handiko Dj-ekin emanaldiak eginez, hala nola Brian Cross, Fonsi Nieto eta Raul Pacheco (EDM Land Festival 2017), Mikel Sevillano (Iruña), Josu Rodriguez (Donostia) eta bereziki Nafarroa inguruko eta Extremadurako artista askorekin.

20 urte besterik ez dituen iparraldeko gazte honen saioen bereizgarria da pistan duen dinamismoa. Bere nahasketek bat egiten dute jendearekin, betiere barnean daraman musika-sentimendua transmititzeko asmoz.

 

DJ JOSU RODRIGUEZ

2011ko udatik deejay profesionala, taberna eta lokal txikietan hasi zuen bere ibilbidea. Gaur egun, ahalegin eta lan handiaren ondoren, hainbat ekitaldi, lokal eta diskotekatan lan egitea lortu du, horien artean entzutetsuenak dira: KURSAAL TERRAZA, LA ZURRIOLA DISCO (Donostia), 3X1 LAS PALMAS eta KOPA LAS PALMAS (Las Palmas de Gran Canaria), SON CUBANO eta THE HAUS (Ekuador), ITZELA MULTIPLEX (Donostia), TXITXARRO (Gipuzkoa), NEW HOLIDAY (Bilbo) eta MAMBO (Valladolid). Oro har, musika komertziala nahasten du: Electro Latinoa, Radio Hits, Reggaeton, House, Electro & Latin House eta EDM.