Praktika onen zerrenda

Atzealdea DONOSTIA: Gure Kabuz irratsaioa

1970·01·01


DONOSTIA: Gure Kabuz irratsaioa

Gazteen parte-hartzea bultzatzeko proiektua da Gure Kabuz, Donostiako Udaleko Gazteria eta Kultura sailek elkarlanean egina; gainera, helburu nagusien artean dituzte kultur eragileak nahiz bestelako informazioa ezagutzera ematea eta gazteen autonomia bultzatzea.

Proiektuaren funtsa da 15-25 urteko Donostiako gazteek irratsaio bat sortzea, gazteek egina eta gazteei zuzendua. Gazteek prestakuntza jasotzen dute lehenik eta, ondoren, edukiak erabakitzen dituzte, eta saioa aurrera eramateko kudeaketa-lanak ere haiek egiten dituzte, Casares irratiko langileen eta Gazteria Saileko teknikarien laguntzarekin.

2009. urtetik dago martxan programa, urritik ekainera arte. Aurtengo edizioan, 18-26 urteko 20 gazte ari dira programan lanean; 4 taldetan banatuta; honela, aste bakoitzean talde bat da irratsaioa sortu eta egiteko arduraduna.

Donostiako gaztelekuetan indar berezia egiten da nerabeak ekimenera erakartzeko. Horrez gain, Donostiako Gazteria Sailak hainbat komunikazio-ekintza burutzen ditu, urtero, deialdia gazteengana iristen dela bermatzeko.

Praktikaren hainbat helburu:

  • Gazteen artean herrigintzan parte hartzeko kontzientzia arduratsua sustatzea.
  • Gazteak komunikazioko baliabideetara hurbiltzea.
  • Taldean lan egiteko dinamika lantzea.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Nerabeen sustapena bermatzen du: ikaskuntza eskaintzen zaie eta informazio eta komunikazioko baliabide profesionalak erabiltzeko aukera eskaintzen zaie.
  • Nerabeen parte-hartze aktiboa bermatzen da: materialak sortzen dituzte eta eztabaida-gaietan haiek dute hitza.
  • Elkarlanean egindako ekimena da: Kultura Sailarekin batera.
  • Eragin positiboa du: zerbitzuentzat erabilgarria izan daiteke ekimena.

Informazio gehiago

Lokalizazioa

 

Xehetasunak

Praktikaren izena DONOSTIA: Gure Kabuz irratsaioa
Urtea 2016-2017
Argitaratze-lekua Donostia
Praktikaren helburuak
  • Gazteen artean herrigintzan parte hartzeko kontzientzia arduratsua sustatzea.
  • Gazteak komunikazioko baliabideetara hurbiltzea.
  • Taldean lan egiteko dinamika lantzea.
Nori zuzendua 15-25 urteko Donostiako gazteak