Atzealdea Haur eta nerabeen astialdiko zuzendari izateko ikastaroa
2020/12/03
Gipuzkoako Foru Aldundiak uste du berebizikoa dela astialdiko ekintzak antolatu eta kudeatzeko garaian kalitatezko profesionalak izatea: Astialdiko ekintzak suspertzeko zein antolatzeko funtsezkoak diren tresnak eskuratzea, astialdian hezteak bete dezakeen gizarte-funtzioa aztertzea edo begirale-talde bat suspertzeko ezinbestekoak diren jarrerak landu eta barneratzea. Horiek dira, besteak beste, zuzendari-ikastaro honen bidez lortu daitezkeen lanbide-trebetasunak.
Ikastaroan parte hartzeko alderdi teorikoa bukatu aurretik 21 urte beteta eta EAEn homologatutako begirale-titulua izan beharko dira. Euskaraz izango da 2020ko abenduaren 19an hasi eta 2021eko ekainaren 12ra arte iraungo duen ikastaroa, larunbatetan edo asteburuetan. Larunbatetan egun osoko saioak egingo dira, 9:00etatik 18:00tara, eta asteburuetan, 9:30etik 13:30era. Donostian eta Zarautzen izango dira ikastaroaren saioak. Apuntatzerako orduan 100€ ordaindu behar badira ere, ikastaroaren % 80 egiten duenari diruaren % 75 itzuliko zaio.
Eduki ugari landuko dira ikastaroan zehar, besteak beste, sexu-heziketa eta hezkidetza edo astialdiko heziketaren parte-hartzea eta ekintza. Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta abenduaren 16an (epe berria: abenduak 30) bukatuko da bertan izena emateko aukera.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |