Atzealdea Haurren irudiak sare sozialetan argitaratu baino lehen profesionalek eta gurasoek kontuan hartu beharrekoak
2019/11/19
Sentsibilizazio-lan horretan gurasoek beste alderdi bat ere aztertu dezakete seme-alabekin: alegia, beren argazkiak sareetan ikusiko direla konturatzen direnean, adinez txikiek egiten dituzten iruzkinak, eta ikusgai egote horrek nola bultzatzen dituen modu ez oso naturalean aritzera, hau da, txikitatik besteen arreta erakartzeko posatzera.
Adituen esanetan, sarean egoteak duen arriskuaz gain, jarrera eta jokabide horiek areagotu egiten dituzte egozentrismoa eta nartzisismoa bezalako beste alderdi batzuk. Eta eragina dute, halaber, beren harremanetan, ezinezkoa baita beren ustez sareek eskaintzen dieten etengabeko miresmena aurrez aurreko harremanetan lortzea.
Profesionalentzako aholkuak
Iturria: Maria Zabala (hezkuntza digitalean aditua)/Maria Jesus Comellas (psikologoa)