Atzealdea Haurrentzako hiri-plangintza jasangarri eta arduratsu baterako proposamenak

Unicef-ek antolatutako mahai-inguruan aurkeztu dira proposamenak. Gainera, Cuadernos para la acción local: Propuestas para una planificación urbana sostenible y responsable con la infancia txostena aurkeztu du.

2020/07/17


Hirietan, zenbait faktorek larriagotu egin dute Covid 19aren ondorioz bizitzen ari garen krisia: biztanleriaren dentsitateak, jarduera ekonomikoaren eta turismoaren kontzentrazioak, garraio-sareen interkonexioak, etxebizitzen prekarietateak edo pertsona askoren pilaketa-baldintzek, besteak beste.

Krisi honek argi utzi du hiri-inguruneak haurtzaroari begira ere pentsatu behar direla. Hiriak haien eskalan planifikatu behar dira, kontuan hartu behar dira haien osasuna, jolaserako eskubidea, espazioan mugitzeko eta berdeguneez gozatzeko beharra eta eskubidea.

Unicef-ek politika eraldatzaileak martxan jartzeko lanean diharduten hainbat aditu bildu ditu, haien esperientziak ezagutzeko: bizikletaren erabilera aktiboa sustatzea, eskoletako espazio publikoen eraldaketa fisikoa eta erabilera-rolen aldaketa, haurrek hirien erabiltzaile aktibo gisa dituzten jarduerak….

Unicef-en koadernoa: Haurrentzako hiri-plangintza jasangarri eta arduratsu baterako proposamenak

Koadernoak hirigintza-arloan eskumenak dituzten profesionalei zuzenduta daude: alkateak, haurrentzako politiken arduradunak, hiri-politiken arduradunak. Bertan ideia, ikuspegi eta neurri batzuk proposamen dira, betiere hiriak berriz diseinatu eta planifikatzeko bidean, eta haurrak oinarri direla.

Hiri-plangintza integrala proposatzen dute, pertsonak eta haien garapen-etapak ardatz hartuta, haurtzarotik zahartzarora arte. Adibidez, Mugikortasun-zailtasunak dituztenentzako irisgarritasun-oztoporik gabe. Haurren kasuan, espazio fisiko gutxi batzuetara (parkea, etab.) bideratu izan dira beti. Bera, proposamen horien helburua da haurrei, merezi duten hiria ez ezik, eskubidea duten hiria ere eskaintzea.

Kontsultatu koadernoa

 

El Día Después proiektua: Agenda 2030

Eraldaketa jasangarri aktiboa xede duen proiektua da eta gizarteko agente desberdinak elkarlanean jartzeko bide-laguntza eskaini nahi du. Carlos Mataix, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (itdUPM) Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroko zuzendaria da eta proiektuaren sortzaileetako bat. Haren hitzetan: “Proiektu eraldatzaileak eragiteko gai den lan-metodología (inkubadora) osatzen joan gara. Behar dugunera iristeko, aldaketa eraldatzaileak behar dira. "

Proiektuan jorratzen diren lan-arloak honakoak dira:

  • Ingurumena eta osasuna.
  • Garapenerako lankidetza.
  • Hirien eraldaketa.
  • Desparekotasuna eta eredu ekonomiko berria.
Kontsultatu webgunea

 

Basurama taldea

Mónica Gutierrez taldeko partaidea da: “Kalea haurren jolasleku izateko berreskuratu behar da” dio. Madrilgo arkitektura-eskolan jaio zen Basurama proiektua (erdarazko basura + amor hitzak biltzen ditu) eta materialak berriz erabitlzean oinarritutako hainbat espazio berri sortu dituzte munduan zehar; gainera, beste hainbat eraldatzen ari dira.

Horietako proiektu bat Lekeition egindako Zaborra puztu proiektua izan zen, non haurrek plastiko berrerabiliarekin puzgarri desberdinak sortu zituzten. Gainera, gida desberdinak osatu zituzten plastiko erabiliarekin materialak sortzeko eta erabiltzen ez diren espazioak berrerabili ahal izateko.

RE LABS proiektua: Madrilgo udaletxeak La Latina auzoan zegoen orube bat utzi zien hiritarrei hiria suspertzeko. Basuramak kudeatu zuen proiektua. Emaitza, hiri-erdigunean haurrek sortutako eta haurrek joko librerako erabiltzeko espazio berria izan zen, partaidetzako prozesu baten bidez sortua eta material berrerabilgarriekin egina.  

 

REPARAR_ReLabs (Laboratorio de Residuos Vivos) from basurama on Vimeo.

 

ConBICI: Bizikleta erabiltzearen aldeko koordinadora.

Laura Vergara, ConBiciko koordinatzaile nagusia da eta haurren mugikortasun autonomo, seguru eta jasangarri baten aldeko programa eta proposamen ugari dituzte.

Entornos escolares proiektua: Duela hamarkada gutxi arte, haur gehienek, bai herrietan bai hiri handietan, aukera zuten ikastetxera oinez joateko eta kaleak jolaserako erabiltzeko, pertsona helduen laguntzarik gabe. Gaur egun, mugimenduen autonomia hori erabat mugatu du ibilgailu pribatuan mugitzea lehenesten duen hiri-ereduak: auto gehiago, arrisku handiagoa, haur gutxiago. Izan ere, arriskuaren pertzepzioak gehiegizko babesa eta helduen etengabeko kontrola eragin ditu haurtzaroan, eta horrek ondorioak ekar ditzake haurren bizitzan eta gaitasunetan: gizarte-trebetasunetan, arazoak konpontzeko orduan, espazio-orientazioan, norbere zainketan, autokonfiantzan….

Proiektu honek eskolako espazioan hobetzeko arloak identifikatzen ditu eta erantzun desberdinak proposatzen ditu haurrak bizikletaz bertara irits daitezen, ahalik eta modu autonomo eta seguruenean.

Kontsultatu proiektua

 

Udal-mailan praktikan jartzen ari diren 2 adibide

Santa Cruz de Tenerifeko Udalak La Ciudad Imaginada proiektua martxan jarri zuen haurrek Hirigintza Planean parte har zezaten. Bertan, 11-15 urteko haurrak izan ziren eta beren hiriak beharko lituzkeen alderdien maketak osatu zituzten material berrerabiliekin.

Bestalde, Luis Vélez Santiago Valladolideko Mugikortasuneko eta Hiri Espazioko zinegotziak eraldaketa horretan aintzat hartu dituzten hainbat neurri azaldu ditu: garraio publikoa indartzea, hiriko hainbat kale oinezkoentzat bakarrik jartzea, autobusentzako soilik diren bideak eraikitzea.