Atzealdea
Hizkuntza Eskola Ofiziala: Matrikula librea
Hizkuntza maila batean agiria eskuratzeko egin beharreko azterketaren matrikula-deialdia otsailaren 4tik 20ra luzatuko da
2019/02/12
Matrikula egiteko baldintzak honako hauek dira:
Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete, edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.
Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.
Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.
Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.
Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean