Atzealdea Indarkeria sexuala jai-guneetan

Drogas&género webguneak 7 urratseko gida bat argitaratu du jai-guneetan sexu-indarkeriei aurre egiteko plan bat osatzeko

2020/05/27


“7 pasos para construir un plan de abordaje de las violencias sexuales en espacios festivos” gidaren helburu nagusia da laguntza teknikoa eskaintzea jai-guneetan, eta drogen kontsumoa tarteko, izaten diren sexu-indarkeriei aurre egiteko protokolo eta planak aurrera eramateko.

 

Gida hau, batez ere, toki-erakunde edota administrazio publikoetako berdintasun, osasun, gazteria eta kultur arloko teknikari eta profesionalentzat da; baina baita politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzen lan egiten duten erakunde espezializatuentzat eta talde feministentzat ere.

 

Gida Salud y Comunidad Fundazioaren Noctámbul@s taldeak egin du. Proiektu hau 2013. urtean sortu zen, drogen arloan —zehazki, jai-guneetan— genero-ikuspegia aplikatzeko beharra hauteman ondoren, eta emakumeek testuinguru horietan bizi dituzten indarkeria-egoera sexualak dituzte ardatz.

 

Gida honen helburu estrategikoak hauek dira:

 

  • Sexu-indarkeria murriztea: giro, sinesmen, portaera eta jarrera matxistak eraldatzea, gizarte bidezkoago, askeago eta zuzenago baten alde.

 

  • Genero-ikuspegia edo ikuspegi feminista sustatzea: egitura-aldaketen aldeko hurbilketa sistemikoa eta zeharkakoa.

 

  • Arazoari komunitatetik heltzea: lurraldeko eragile guztien parte-hartzea, ahalduntzea eta erantzukidetasuna.

 

  • Drogen kontsumoari buruzko irudimen kolektiboa zalantzan jartzea: drogei buruzko sinesmenak eta estigmak aztertzea, bai eta eraso matxistekiko justifikazio-harremana ere.

 

Covid-19k sortutako egoera dela-eta, martxoaren 20rako programatuta zuten gidaren aurkezpena bertan behera geratu da. Hala ere, Noctámbul@s-ekoek aurkezpen-bideo bat egin dute. Bertan, gida zer testuingurutan sortu den azaltzeko eta irakurtzeko zenbait gako eman dituzte.

 

Deskargatu gida, hemen!

 

Iturria: Drogas&genero