Atzealdea Indarrean sartu da haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko Lege Organikoa
2021/06/30
Legea ekainaren 4an onartu zen eta, hurrengo egunean argitaratu bazen ere, hilaren 25ean sartu zen indarrean. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko 8/2021 Lege Organikoak kolektibo horien aurkako indarkeriari ikuspegi integral batetik egin nahi dio aurre, prebentzioa, sozializazioa eta hezkuntza azpimarratzen ditu, eta biktimaren eskubide urratuak garaiz atzemateko, laguntzeko eta berriro integratzeko neurriak ezartzen ditu.
Lege berriaren helburua da edozein biolentzia kasuren aurrean haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideak bermatzea, bere izaeraren garapena ziurtatuz eta babes integraleko neurriak ezarriz, beraien bizitzaren esparru guztietan. Hori horrela, legearen arabera, adingabeei beren eskubideak eta ongizatea galarazten dizkien ekintza, omisio edo utzikeriazko tratu oro da biolentzia.
Horrez gain, testuak indarkeria kasuen aurrean haurrek eta nerabeek dituzten eskubideak izendatzen ditu, indarkeria-egoerak jakinarazteko betebeharra arautzen du eta haurrenganako indarkeriaren sentsibilizazioa, prebentzioa eta detekzio goiztiarra ere erregulatzen ditu.
Azken honetan, sentsibilizaziorako eta prebentziorako eremuen bereizketa bat egiten da, biolentzia kasuen aurrean eremu bakoitzaren jarduteko modua eta eginbeharrak zehaztuz. Hala, besteak beste, eremu familiarra, ikastetxeak, osasun eremua edota gizarte-zerbitzuak arautzen dira. Teknologia berrien erabilpen seguru eta arduratsuari buruzko kapitulu bat ere ageri da legean, adingabekoek pornografia eskuratzeko erraztasuna eta kontsumoa kontrolatzeko asmoz.
Jarraitu gure sareak