Atzealdea Ingurumeneko Departamentuak 8 eta 12 urte bitarteko haurrek naturarekiko duten konexio maila ezagutzeko azterketa egin du.

Azterketa horri esker, haurrek naturari eta biodibertsitateari buruz duten ezagutza gutxitzen ari dela ondorioztatu da.

2020/06/25


Gipuzkoako Foru Aldundiak 8-12 urteko 1.860 ikasleri, inkesta bidez, naturarekin duten harremanari buruzko azterketa egin du. Azterketa horri esker, haurrek naturari eta biodibertsitateari buruz duten ezagutza gutxitzen ari dela ondorioztatu da. Datuek erakusten dutenez, naturarekiko inplikazioa jaitsi egiten da bizitokia herri handiagoetan eta izaera hiritarragoan dagoen heinean.

Gnat Konekta zerbitzua

 

Helburua da gazteek naturarekin zer lotura duten jakitea eta, horren arabera, ekintza desberdinak bultzatzea. Ekintza horietako bat Gnat Konekta zerbitzua da, Ingurmen depatamentuak aurkeztu berri duena. Bertan, naturarekin harremana izateko baliabide desberdinak daude eskuragarri: etxetik kontsultatu ahal izateko liburu, film edo jokoen katalogoa, naturan egiteko ibilaldiak, gidak eta app-ak, besteak beste.