Atzealdea Inspira Steam proiektua Gipuzkoako Gaztelekuetan

Inspira Steam, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituen proiektua, Gipuzkoako bost herritako gaztelekuetara zabalduko da: Idiazabal, Zestoa, Zarautz, Oñati eta Legazpi.

2019/03/12


Jatorrian, proiektuaren helburua zen lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko sigletan) gaiak sustatzea; baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honekin, bigarren hezkuntzara eta aisialdira eta denbora librera ere zabaldu nahi da.

 

 

INSPIRA STEAMek etapa berria hasten du Gipuzkoako gaztelekuetan gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Ekimena 12 eta 16 urte bitarteko neska eta mutilentzat da, eta programa garatzeko hainbat saio antolatu dira. Ordu eta erdiko hiru saio egingo dira martxoaren eta apirilaren artean Idiazabal, Zestoa, Zarautz, Oñati eta Legazpiko gaztelekuetan.

 

Programazioa:

Herria 1 saioa 2 saioa 3 saioa ORDUTEGIA
Idiazabal 2019/03/16 2019/03/23 2019/03/30 18:00-19:30
Legazpi 2019/03/22 2019/03/29 2019/04/05 16:30-20:30
Zestoa 2019/03/29 2019/04/05 2019/04/12 17:30-19:00
Zarautz 2019/03/15 2019/03/22 2019/03/29 17:30-19:00
Oñati 2019/03/25 2019/04/01 2019/04/08 17:00-20:00

 

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du INSPIRA STEAM, Innobasqueren lankidetzarekin.

 

Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

  • Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak ematea.
  • Neskek eta mutilek STEAM arloko lanbideak ezagutzea.
  • Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia sortzea.
  • Teknologiako ikasketen inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa ematea.
  • Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakustea.
  • Gizartean ditugun estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

Hezitzaileak eta mentoreak

Saioak gaztelekuetako hezitzaileek eta aholkulari edo mentoreek eskainiko dituzte.

2019ko urtarrilean emakume aholkulari eta profesionalak lortzeko deialdia egin zen proiektuan parte-hartzen zuten herrietan. Hala, tokian tokiko mentoreak lortu dira konpromisoz eta ilusioz STEAM arloak sustatzeko.

Otsailean, Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen prestakuntzan parte hartu zuten hezitzaileek eta mentoreek, beharrezkoak izango dituzten baliabideak eta aholkularitza jasotzeko.

Eta martxoan, saioak hasiko dira.