Atzealdea Internet Seguruaren Eguna 2022

Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da otsailean, mundu osoko haur eta gazteen artean teknologia, smartphone eta interneten erabilera seguruagoa eta arduratsuagoa sustatzeko.

2022/02/08



Internet Seguruaren Eguna, edo “Safer Internet Day” (SID) ingelesez, INSAFE/INHOPE sareak Europako Batzordearen laguntzarekin nazioarte mailan bultzatutako ekitaldia da eta urtero ospatzen da otsailean. Bere helburua da internet haur eta gazteentzako aukera-gune bilakatzea, bertan modu positiboan eta librean sortu, parte hartu eta partekatzeko aukera izan dezaten.

Aurtengo edizioa otsailaren 8an da, ‘Elkarrekin Internet hobeago baten alde’ (Together for a better internet) lelopean, eta gazteen beharrak eta eskubideak sarean babestea du ardatz.

Interneten erabilera segurua bultzatzen: www.kulturadigitala.eus

Kultura digitala Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak www.kulturadigitala.eus webgunearen bitartez martxan jarritako programa da, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen eta haien sustapenean aritzen diren eragileen alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitala sustatzeko, baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere. Izan ere, komunikazioaren teknologia berriek edukien ekoizle eta kultura-sortzaile bilakatu dituzte haur, nerabe eta gazteak. Hortaz, kultura digitala ez da teknologiei eta kontsumoari bakarrik dagokien gaia, baizik eta baliabide horien inguruan sortu den kultura berriari dagokiona: elkarrekin egoteko modu berriei.

Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bat egiten du Internet Seguruaren Egunarekin, www.kulturadigitala.eus webguneraren bitartez haur zein nerabeen artean sarearen erabilera seguru bat bultzatuz. Webguneak kultura digitalari buruzko hiztegi bat, Interneten aritzeko praktika egokien dekalogoa eta guraso, hezitzaile zein profesionalentzat kultura digitalaren arloan baliagarriak izan daitezkeen baliabideak biltzen ditu, besteak beste.

Halaber, pandemiak ekarri duen Interneten erabileraren gorakada dela medio, eta Internet seguruaren egunaren ildotik jarraituz, Gipuzkoangaztek sare sozialetan profil seguru bat izateko kontuan hartu beharreko bost aholku biltzen dituen infografia sortu du.

TREBA gurasoak  

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak prestakuntza-ekimen berria jarri du martxan, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. TREBA programaren baitan, gurasoei eskaintzen den hitzaldietako batek hain zuzen gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak lantzea du xede. Bere izenburua HAURRAK, NERABEAK ETA INTERNET: OHITURAK, ARRISKUAK ETA ERABILERA SEGURUA da eta hitzaldi eta tailer formatuan dago. 

Programak, Gipuzkoako 28 udalerritan 74 hitzaldi eta tailerreko egitaraua du

Otsaileko ikastaroen agenda:

Non Titulua Data Ordua Hartzailea Hizkuntza
Legazpi. Kultur etxea HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Otsailak 2  18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Elebitan
Urnieta. Lekaio kultur etxea HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Otsailak 2 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Tolosa. Kultur etxea HITZALDIA: Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Otsailak 3 18:00 Nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Elgoibar. Kultur etxea HITZALDIA: Kirol-apustuak eta ausazko jokoak Otsailak 7 17:30 Nerabeen gurasoentzat Elebitan
Arrasate. Kulturate HITZALDIA: Haur eta nerabeen ongizaterako eta garapen osasuntsu baterako gakoak Otsailak 9 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Elebitan
Zestoa. Alondero aretoa HITZALDIA: Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Otsailak 9 18:00 Nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Aretxabaleta. Arkupe kultur etxean HITZALDIA: Komunikazio ez bortitza Otsailak 14 18:45 Zehazteko Gaztelaniaz
Donostia. IKasbide ikastola HITZALDIA: Kirol-apustuak eta ausazko jokoak Otsailak 14 17:15 Nerabeen gurasoentzat Zehazteko
Lizartza. Udal aretoa HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Otsailak 15 16:30 Haurren gurasoentzat Euskaraz
Ordizia, Barrenako Areto Nagusia HITZALDIA: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean Otsailak 15 18:00 Zehazteko Zehazteko
Aretxabaleta. Arkupe kultur etxea HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Otsailak 16 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Legazpi. Kultur etxea HITZALDIA: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean Otsailak 16 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Elebitan
Beasain. Igartza jauregia HITZALDIA: Kirol-apustuak eta ausazko jokoak Otsailak 17 18:00 Nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia. Etorkizuna Eraikiz gunean (Gipuzkoako plaza) HITZALDIA: Komunikazio ez bortitza Otsailak 22 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Soraluze. Herri antzokia HITZALDIA: Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Otsailak 23 18:00 Nerabeen gurasoentzat Gaztelaniaz
Oiartzun. Udaletxeko pleno aretoa HITZALDIA: Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin Otsailak 28 17:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz

 

 

 

Jarraitu gure sareak