Atzealdea Katapulta Tour Gipuzkoa 2022: deialdia irekita

Zirkuituan parte hartu nahi duten artisten proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 7tik 27ra luzatzen da.

2022/01/14


Katapulta Tour Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Kutxa Kulturren kolaborazioarekin bultzatutako musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da. Programaren helburua da musikaren edota arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuen – bereziki gazteen – balioa azpimarratzea eta horiek bultzatzea eta, bide batez, Gipuzkoako eszenaren dinamizazioan laguntzea, kluba eta antolatzaileei babesa emanez. Buenawista Prolleckziom’s-ek koordinatuta, Donostia Kulturak ere Katapulta Tour-en parte hartzen du Donostiako Jazzaldiaren bitartez. 

Katapulta Tour Gipuzkoak bere 7. edizioa ospatzen du aurten eta ireki du jada 2022an Gipuzkoan zehar egingo diren musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko deialdia. Proposamenak aurkezteko, artistek formulario bat bete behar dute nahiago duten disziplinan urtarrilaren 7tik 27ra bitartean. Eman izena hemen!

Deialdiaren nondik norakoak

Deialdia beren ibilbidea musikaren edota arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten Gipuzkoako artista profesional berriei eta erdi-profesionalei zuzenduta dago.

Proposamenak era askotarikoak izan daitezke, pop, rock, folk, musika elektronikoa, hip-hop edota antzeko estiloetan oinarrituak, baita arte eszenikoetako proposamenak ere, hala nola, mikroantzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia. Proposamenek originalak izan behar dute.

Aurkezten diren proiektu guztien artean 6 aukeratuko dira. Gipuzkoan erroldatutako artistek eta 30 urtetik beherako adinekoek lehentasuna izango dute. Hautatutako proiektuek Gipuzkoako gune desberdinetan 3 emanaldi emateko aukera izango dute eta 400 euro jasoko dituzte bakoitzeko. Halaber, proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa eskainiko zaie.

Informazio gehiago

 

 

Jarraitu gure sareak