Atzealdea Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 programan 27 artistak parte hartuko dute

Zirkuitoaren zazpigarren edizioan 27 artistak parte hartuko dute eta 65 emanaldi eskainiko dira Gipuzkoa osoan zehar

2022/03/23


Katapulta Tour Gipuzkoa, Musika eta arte eszenikoen zirkuitua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatutako ekimena da, Kutxa Kulturaren laguntzarekin, Buenawista Prolleckziom 's-ek koordinatua eta, Jazzaldiaren bitartez, Donostia Kulturaren partaidetzarekin. Zirkuitu horri esker, urtero, hainbat musika-talde, bakarlari eta artista aukeratzen dituzte haien lanak Gipuzkoako hainbat eszenatokitan aurkezteko.

Programaren helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako talentu gazteak bultzatzea eta balioestea, inguruko artistak musikaren eta arte eszenikoen esparruan ezagutaraztea, kultur guneen garrantzia azpimarratzea eta kulturaren dinamizazioan laguntzea (artista, talde, klub eta antolatzaileei laguntza emanez).

Aurtengo edizioan arituko diren 27 artistetatik, sei Kutxa Kultur Musika programak aukeratu ditu, beste sei Katapulta Tour berak egin duen hautaketa-prozesutik atera dira, eta beste 15 artista Jazzaldiak aukeratu ditu. Gainera, aurten zirkuituak Jazzaldiaren 57. edizioan parte hartuko du, Jazzaldiak berak aukeratutako Gipuzkoako 15 artistarekin eta hautatuko diren 10 artista finalistekin.

 

Alde batetik, Katapulta Tourrek honako artista hauek aukeratu ditu:

-Musika-arloan:
          • AGRESIÓN VERBAL (Zumarraga)          
          • MIKEL MORENO (Andoain)     
          • RUMBLING LIPS (Donostia)    
          • SEGA SOUND KILLERS (Donostia)

-Arte eszenikoetako arloan:       
          • ALAZNE ETXEBERRIA - "DE ÉSTO TAMBIÉN SE SALE" bakarrizketarekin (Orereta)           
          • BEHIBI´S ANTZERKI KONPAINIA - “TRABAJOS DE INTERIOR” antzezlanarekin (Donostia)             

 Bestalde, Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak talde eta bakarlari hauek aukeratu ditu:

          • DEÑE (Azpeitia)           
          • INTZA (Orio)  
          • JULEN (Eibar)
          • KYXO (Urnieta)            
          • LAMIAK (Donostia)    
          • TEK AU MAISIN (Donostia)

Katapulta Tour Gipuzkoak, artistei beren lanak ezagutarazten laguntzeaz gain, lurraldean hiru emanaldi egiteko aukera eskaintzen die, 400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko eta, Katapulta Tourrek hautatutako pertsonen kasuan, artistaren edo proiektuaren promozio-bideo bat grabatzea.

 

7 urte talentua sustatzen

Katapulta Tour, aurten zazpigarren edizioa egingo duen zirkuituak, 94 proiektu artistikori eman die laguntza bere ibilbide osoan zehar. Aurten, Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituaren deialdi propioan 112 proposamenek eman dute izena; 84 musikazkoak eta 28 arte eszenikoetakoak.

 

 

 

Jarraitu gure sareak