Atzealdea Nerabeekin (konfinatuta) bizitzen
2020/04/10
Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetariak, batez ere nerabeen munduan eta haien zailtasun sozialetan aditua denak, behin baino gehiagotan aritu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan eta aholkularitza-lanetan. Ezinbestean etxean geratu behar dugun garaiotan, hainbat bideo argitaratu ditu nerabeak bakartuta egoteko eta beraiekin bizitzeko aholkuekin.
Covid-19ak aldatu egin ditu harremanetan eta konektatuta egoteko gure moduak eta, horren ondorioz, guztiok testuinguru berri honetara egokitu behar izan dugu. Horregatik, Jaume Funesek bere aholkularitza eta bide-laguntza Instagram-eko bere kontuan (@jaume.funes) argitaratutako zuzenekoen bitartez garatzen ari da; eta asteartero, 18:00etan, nerabeei buruzko eduki berri bat igotzen du, gurasoentzat, profesionalentzat nahiz gazteentzat beraientzat.
Saio horietan aditu honek hainbat ekarpen egiten ditu, egun hauetan adingabeekin bizitza eraiki eta berreraiki dezagun. Unibertso digitalaz hitz egiten digu, pantailei buruz, neska-mutilek sareetan duten bizitza txundigarriaz. Halaber, “nerabeengandik espero dezakegunaz eta itxaron ezin dugunaz”, gatazkei buruz… hausnartzen du. Eta “beti atearen beste aldean daudela, nola begiratu, ikusi, entzun, behatu, galdetu…” iradokitzen digu.
Funesek azpimarratzen du, azken batean, hezkuntza-beharrak berberak izaten jarraitzen dutela, betiko arazoak direla; hori bai, beste testuinguru batean, eta horrek egokitzeko prest dagoen jendea eskatzen du.
Hona hemen Jaume Futnesen bideoak ikusteko estekak. Bertan topatuko dituzue, bere hitzetan, “lau hormaren artean pazientzia eta itxaropen handiagoz hezten jarraitzeko zenbait iradokizun”. Bideo gehiago argitaratu ahala, dagozkien estekak erantsiko ditugu hemen.