Atzealdea Nire eskubideak sarean

Gazteek ingurune digitalean dituzten eskubideei buruzko kontsulta

2021/01/13


Haurren Espainiako Plataformak (gazteleraz Plataforma de Infancia España) kontsulta bat jarri du abian: #NireEskubideakSarean. Estatu osoko 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzat da, eta ingurune digitalean dituzten eskubideei buruz duten iritzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko balio izango du.

 

Kontsultan, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako eskubideei buruzko galderak agertzen dira, parte-hartzearekin, informazioa eskuratzearekin, diskriminaziorik ezarekin, hezkuntzarekin, pribatutasunarekin eta babesarekin lotutakoak.

 

Haurren Plataformak haurren partaidetzan eta haurren eskubideen segimenduan egiten duen lanaren esparruan egiten du kontsulta. Gazteengana iristeko diseinatu da bereziki galdetegi hau. Galdera-sorta otsailaren 28ra arte egongo da irekita. Emaitzak 2021eko udaberrian argitaratuko dira eta Haurren Plataformaren ondorengo lan-prozesuetan kontuan hartuko dira.

 

Ildo berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri zuen martxan 2019an, “Eman like Zibereskubideei” lemapean, azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna dela baliatuz. Horren helburua izan zen gogoraraztea adinez txikikoek beren intimitatea eta identitatea babestuta izateko eskubidea dutela, eta gurasoek seme-alaben irudiak eremu digitalean zabaldu baino lehen, horiek babestu behar dituztela.

 

Inkesta

 

 

 

Jarraitu gure sareak