Atzealdea Jasangarritasunean eta lidergoan interesa duten gazteentzako Gazte Ekoliderrak programaren edizio berria
2023/09/26
Gazte Ekoliderrak Kutxa Fundazioak bultzatutako programa da, EHU/UPVko Uda Ikastaroen (UIK) laguntzarekin. Programa honen helburua da gazteak eraldaketa sozialaren eragile aktibo bilakatzea.
20 eta 35 urte bitarteko 30 gaztek aukera izango dute proiektuan parte hartzeko, jasangarritasunaren ezagutzan eta lidergo eraldatzailean trebatuak izango dira eta talde-proiektu bat matxan jarriko dute ikasitakoa praktikan jartzeko.
Gazte Ekoliderrak 3 fase ditu: Trebatu, ekin eta izan:
Saioak honela antolatuko dira: 2 aurrez aurreko saio hilean (Donostian), 3 elkarbizitza asteburu (egun eta erdiko egonaldiak izango dira), gaien testuingurua lantzeko online lana eta banakako lana.
Gazte Ekoliderrak formakuntzak EHU/UPVko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) 4 ECTS kredituko balioa du. Kutxa Fundazioaren bekari esker, parte-hartzaileek 300 € ordainduko dituzte (programaren prezioa 2.000 € baino gehiagokoa da).
Gazte Ekoliderrak programan parte hartzeko, beharrezkoa da: 20-35 urte bitarteko gaztea izatea, elebiduna izatea (euskara ulertzea) eta 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren bitartean egingo diren saioen % 80ra joan ahal izatea.
Jarraitu gure sareak