Atzealdea Jasangarritasunean eta lidergoan interesa duten gazteentzako Gazte Ekoliderrak programaren edizio berria

% 80en bekatutako hezkuntza-proiektua da. 20 eta 35 urte bitarteko gazteek urriaren 20ra arteko epea dute izena emateko

2023/09/26



Gazte Ekoliderrak Kutxa Fundazioak bultzatutako programa da, EHU/UPVko Uda Ikastaroen (UIK) laguntzarekin. Programa honen helburua da gazteak eraldaketa sozialaren eragile aktibo bilakatzea.

20 eta 35 urte bitarteko 30 gaztek aukera izango dute proiektuan parte hartzeko, jasangarritasunaren ezagutzan eta lidergo eraldatzailean trebatuak izango dira eta talde-proiektu bat matxan jarriko dute ikasitakoa praktikan jartzeko.
 

Gazte Ekoliderrak 3 fase ditu: Trebatu, ekin eta izan:

  • Trebatu atalean, jasangarritasunaren ezagutzan sakonduko da  eta lidergotzarako dauden modu ezberdinak ikasiko dira.
  • Ekin momentuan, aurreko atalean ikasitakoa martxan jarriko da. Gazteek talde-proiektu eraldatzaile bat martxan jarriko dute, talde lidergotzaz baliatuz.
  • Izan faseak proiektuari jarraipena ematen dio; parte-hartzaile bakoitza, bere bidea eginez, aldaketa sozialaren eragile aktibo bilakatzeko, alegia Gazte Ekoliderra izateko.
     

Saioak honela antolatuko dira: 2 aurrez aurreko saio hilean (Donostian), 3 elkarbizitza asteburu (egun eta erdiko egonaldiak izango dira), gaien testuingurua lantzeko online lana eta banakako lana.
 

% 80en bekatutako hezkuntza-programa

Gazte Ekoliderrak formakuntzak EHU/UPVko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) 4 ECTS kredituko balioa du. Kutxa Fundazioaren bekari esker, parte-hartzaileek 300 € ordainduko dituzte (programaren prezioa 2.000 € baino gehiagokoa da).

Gazte Ekoliderrak programan parte hartzeko, beharrezkoa da: 20-35 urte bitarteko gaztea izatea, elebiduna izatea (euskara ulertzea) eta 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren bitartean egingo diren saioen % 80ra joan ahal izatea.

 

INFORMAZIO GUZTIA

IZEN-EMATEA

 

 

 

Jarraitu gure sareak