Atzealdea Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren hirugarren deialdia abian jarri du
2020/10/30
Edozein ekimen, produktu, ekitaldi edota ekoizpen kultural aurkeztu ahal izango da, eta kulturarekin zerikusia izatea eta euskaraz garatuta egotea da baldintza. Itsulapikoa.eus/ Euskal Herriko crowdfunding plataformaren bidez garatuko da Batera egitasmoa.
2020ko urriaren 20tik abenduaren 20ra egongo da irekita proposamenak jasotzeko epea. Hauek aurkezteko, nahikoa izango da landu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidaltzea. Parte hartzaileek 2 proiektu aurkeztu ahal izango dituzte gehienez, eta soilik batek jaso ahal izango du laguntza.
Aurkeztutako proiektuen artean hiru aukeratuko dira, eta hauetako proiektu bakoitzari 2.000€ko ekarpena egingo zaio. Proiektu bakoitzak 3.000€ko aurrekontua izan beharko du gutxienez martxan jarri ahal izateko.
Laboral Kutxaren eta eta Vital Fundazioaren laguntza izango du Batera deialdiak, Gauekoak programarekin eta Itsulapikoa.eus/ plataformarekin elkarlanean antolatzeaz batera.
Deialdiari buruzko informazio gehiago jasotzeko: oihaneder@oihaneder.eus
Jarraitu gure sareak