Atzealdea Tailerra: 'Gizon nerabeekin berdintasunari eta maskulinitateari buruzko lana egiteko tresna pedagogikoak'

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du mutil nerabeekin berdintasunari eta maskulinitateari buruzko lana egiteko tresna pedagogikoen tailerra.

2019/10/29


Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, mutil nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.

Helburu zehatzak:

  • Gure kultura eta gizarteko gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen hauek guztiak gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Mutil nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.

    IKASTAROAREN INFORMAZIOA:
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2019ko azaroaren 25ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30era
  • Hizkuntza: GAZTELANIA
  • Leku-kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 24 gehienez
  • Izena emateko epea: azaroaren 4tik 15era
  • Izen-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus