Atzealdea Udalerri euskaldunen gazte-topaketa ibiltaria Zumaiatik Lekeitiora izango da
2020/01/24
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak
Topaketa hauen helburua da udalerri euskaldunetako gazteak euskarari buruz sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea. Urteroko topaketa hauetan, aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarri batekin, gazteek gaiaren inguruan ahalduntze kolektiborako urratsa ematea nahi da.
14-18 urte bitarteko 50 gaztek hartuko dute parte laugarrenez antolatzen den topaketa honetan. Izena emateko epea otsailaren 19an zabalduko da (martxoaren 31 arte).
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.