Atzealdea Martxan da Martx up! Donostian gazteen proiektuak garatzeko programa
2022/07/12
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak martxan jarri du “Martx up!” programaren bosgarren edizioa, hirian donostiar gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak prestatzen eta garatzen laguntzeko.
Martx up!-en helburua da gazteek hirian parte har dezaten sustatzea, Donostiako eragile aktibo eta sortzaile bilakatzeko duten gaitasun berritzailea bultzatuz. Bosgarren urtez jarraian bueltan da gazteen eta administrazioaren arteko elkarlana eta elkar sorkuntza funtsezkoak dituen programa.
18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Horretarako, 2-4 pertsonako taldeak proiektua garatu eta prestatu beharko du, eta taldekideetako bat gutxienez donostiarra izan behar da. Parte-hartzaile guztiek konpromisoa adierazi behar dute gauzatuko diren dinamika, saio eta prestakuntzetan parte hartzeko. Garrantzitsuak izango dira, halaber, jarrera aktiboak, parte-hartzaileak, eraikitzaileak, parekideak eta euskaldunak.
Proiektuaren jarduera-eremua librea da, beti ere generoarekiko, arrazarekiko eta besteekiko baztertzailea ez bada. Aurkezten diren ideak bi ezaugarri bete beharko dituzte:
- Garapen-eremua Donostian izango da
- Donostia hobetzeko eta biztanleriaren ongizatearen onurarako izango dira
Jarraitu gure sareak