Atzealdea 2005ean jaiotakoek jada eskatu dezakete 400 €-ko kultura-bonua
2023/06/19
Kulturako Gazte Bonua iaz martxan jarritako 18 urteko gazteentzako 400 €-ko laguntza da. Bonu honen bidez, Kultura eta Kirol Ministerioak, gazteen artean hainbat kultur produktu eta jardueren aurkikuntza eta gozamena bultzatu nahi du, kulturaz gozatzeko ohitura haien bizitzan integra dezaten.
Bonua hiru arlo jakinetan gastatu ahal izango dute; horrela kultura-eskaintza dibertsifikatzea eta hainbat eremu esploratzea sustatu nahi da:
Bonua eskatu ondoren, 2005ean jaiotako gazteek aurre-ordainketarako txartel birtual bat jasoko dute beren mugikorrerako (eskatzen duenak formatu fisikoan ere jaso ahal izango du). 400 €ko kultura-txartela urte betean gastatzeko izango da Estatu osoan programari atxikitako 3.000 dendatan.
Gazteentzako oso aukera ona da kultur jarduerak funtsezkoak direlako haientzat, onura ugari eskaintzen baitizkiete. Jarduera horiek aukera ematen diete arte-modu desberdinak esploratzeko, sormen-trebetasunak garatzeko, pentsamendu kritikoa eta enpatia sustatzeko eta identitate pertsonala indartzeko. Laburbilduz, kultura-jarduerek gazteak aberasten dituzte maila pertsonalean, intelektualean eta sozialean.
Jarraitu gure sareak