Atzealdea GFAren Gipuzkoako gazte lankideentzako beka-deialdia martxan da

Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen hainbat gasturi aurre egiteko dira, boluntariotza GKE batekin batera egiten badute. Eskaerak maiatzaren 29ra arte egin ahal izango dira.

2023/05/10


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak gazte gipuzkoarrei zuzendutako lankidetza-beken deialdi berria zabaldu du. Dirulaguntza horien eskaera egiteko epea maiatzaren 29an amaituko da eta Internet bidez aurkeztea hobetsiko da.

Aldundiak 20.000 € bideratuko ditu GKE batekin batera atzerrian boluntariotza-lanak egin nahi dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 2.000 €-ko laguntza jaso ahal izango du, gehienez gazte kooperante bakoitzak, 3 hilabete arteko iraupena duten proiektuetarako.

Gazteek honako gastu hauek ordaindu ahal izango dituzte dirulaguntza hauen bidez:

  • Joan-etorriko gastuak, Gipuzkoako jatorrizko lekutik azken helmugara eta buelta         
  • Bisa-gastuak  
  • Gaixotasun- eta istripu-aseguruaren poliza-gastuak    
  • Komunikazio-gastuak, 150 € gehienez

Beka horien helburua da Gipuzkoan bizi diren eta lankidetzan interesa duten gazteek, errealitate ezberdinak zuzenean ezagutuz, balio solidarioetan heztea. Beste testuinguru kultural, sozial eta ekonomikoetan lehen pertsonan bizitako esperientziei esker, parte-hartzaileek beren elkartasun-balioak sendotu eta garatzen dituzte.

Beka eskatzeko baldintzak:

  • Eskaera egiten den urteko abenduaren 31n 30 urte bete gabeak izatea eta 18 urte baino gehiago izatea.                          
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean bizitzea         
  • Bekak edota laguntzak jasotzeko ezgaituta ez egotea

Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • CV eta ikasketa-espedientearen dokumentua
  • Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio-proiektua, honako hauek bilduz:
  1. Proiektuaren aurkezpena      
  2. Proiektuaren helburu zehatzak           
  3. Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua
  • Bestelako dokumentazioa (eskaera-inprimakia, NAN, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egiaztatzen dituen ziurtagiria…)

DEIALDIA

Dirulaguntza eskatzeko plataforma

 

 

Jarraitu gure sareak