22API


Gipuzkoan Gazte Tour Ordizia: STR + AYVEE + DJ JOSU RODRIGUEZ


 


GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Apirilak 22

  • Lekua: Plaza Nagusia, Ordizia

  • Ordua: 20:00etatik aurrera

  • Sarrera: Doan

 

Ordutegia:

20:00etik aurrera

  • Girotzea eta DJ: DJ JOSU RODRIGUEZ
  • Herriko artista:  AYVEE
  • Artista nagusia: Special Trap Residence

 GIROTZEA ETA DJ 


DJ JOSU RODRIGUEZ

Josu Rodríguez erreferentea da Gipuzkoako Djetan. Deejay profesionala da 2011ko udatik, eta taberna eta lokal txikietan hasi zen. Gaur egun, eta ahalegin handia egin ondoren, bere pasio handia bere lan bilakatzea lortu du.

Gaur egun, Euskal Herri osoan zehar egiten dituen disko-festak eta Bataplan aretoko lana uztartzen ditu. Musika komertziala, radio hits, reggaeton, house music, electro & latin house, EDM eta beste hainbat nahasten ditu... Hala ere, musika guztia maite du eta errepertorio handia du estilo gehiagotan.


 

HERRIKO ARTISTA 

AYVEE

Txikitatik musikarekiko zuen grina hain handia zen, eta Ayveek koreografiak sortu, abestu eta emanaldiak ematen zituen eskolan; horrela, 2020ko irailean lehen abestia atera zuen: Amaitu da. Bere inguruan ondo hedatu zen, irratian, telebistan eta sare sozialetan hainbat elkarrizketa eginez.

Pandemiaren ondoren gertaera lazgarri bat jasan ondoren, depresio batean murgildu zen, eta ezin izan zuen jarraitu musika sortzen; baina errekuperazio luze baten ondoren, bere bigarren diskoa sortu du, gertatu den guztia salatuz eta kontatuz.

Medusa diskoa kaleratu ondoren, oihartzun mediatiko handia izan zuen eta emakume askori lagundu ahal izan die, bere barrua ireki eta gertatu zitzaiona kontatuz.

 

 

ARTISTA NAGUSIAK 


STR

STR Donostian sortu zen 2019an, baina Bizkaiko banda bat da. Bere bost kideek, Danae Riaño buru dutela, trap estilotik gertu dauden pop doinuak sortzen dituzte, malenkonia, desamodioak eta gaua gai hartuta... eta gainera, queer puntutxo batekin. Beren musika-ibilbideak pop super ireki eta koloretsuago batera eraman ditu denbora gutxian; konplexurik gabe. Taldeari ezinbestekoa iruditzen zaio irudia zaintzea melodiari behar bezala laguntzeko, eta pentsamendu askea duela erakutsi du, gizartearen eraikuntza heterozentrista kritikatuz.