20MAI


Gipuzkoan Gazte Tour TOLOSA: MERINA GRIS + DJ ALAI + DJ AITANA GRANDES + LA BASU


 

 

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Maiatzak 20

  • Lekua: Plaza berria

  • Ordua: 20:00etatik aurrera

  • Sarrera: Doan

 

Ordutegia:

20:00etik aurrera

  • Girotzea: LA BASU
  • Herriko artista: DJ ALAI
  • Artista gonbidatua: DJ AITANA GRANDES
  • Artista nagusia: MERINA GRIS

 GIROTZEA  


LA BASU

Elena Caballero La Basu, Tolosako GGTko aurkezle eta girogilea, Estatuko hip hoparen bost artista esanguratsuenetako bat da.


 

 

 

HERRIKO ARTISTA  

 

DJ ALAI

ALAI Tolosako Dj, ekoizle eta artista elektronikoa da. Bere estiloa disko, hip-hop eta dance musikan oinarrituta dago beti, hori entzuten hazi baitzen; eta house erritmo bizien artean mugitzen da, betiere bere ideia feministekin konprometitutako letrez lagunduta.

 

 

Iruñeko ikasle-pisuan ikasi zuen ordenagailu eramangarriarekin berak bakarrik ekoizten, eta ekoizpena hobetu zuen soinu-diseinua eta ekoizpen elektronikoa ikasiz. 2021aren amaieran, orain arteko proiekturik handiena argitaratu zuen: `ÒZEN izeneko albuma. Bertan, lagunekin grabatutako elkarrizketetan oinarritu zen, sintetizadoreen bidez emakumeen esperientziari buruzko album kontzeptual bat eraikitzeko.

 

ARTISTA GONBIDATUA  

 

 

DJ AITANA GRANDES

Irungo dj gaztea, gaur egun Euskal Herriko diskoteka batean residentea da. Bere saioek gazte estiloa dute ezaugarri, hainbat musika genero barne, baina batez ere genero urbanoa eta elektronikoa dira nagusi.

 

 

ARTISTA NAGUSIA 

MERINA GRIS

Merina Gris, Sara, Julen eta Paskalen talde berria da zure lekua topatu ez eta zuk zeuk sortuz erantzutea. Ez zuri ez beltz, baizik eta tarteko zerbait izatea da. Aldi berean guztiaren parte eta ezeren parte izatea da. Erretratu bat da, hemen eta orain zarenaren argazki bat. Esaldi batean laburbildu beharko balitz, “guztiarekin haustea” litzateke. 2020an sortu zuten, eta beraiek “pop bortitza” deitzen diote egiten dutenari Beren estreinako singlea iaz argitaratu zen, eta bere esentziaren erakusgarri bikaina da: musika-pieza horretan elektronika oso bizia pasarte organikoekin, melodia-gantxoekin eta, batez ere, jarrerarekin nahasten dute.

 

Maila lirikoan, gaur egungo gizartean norbera izateko barne-borrokari buruz hausnartzen du taldeak. Fartsa bat den norbaiti buruz hitz egiten dute, onartua ez izateko beldurrak jota, dirudiena ez den norbaiti buruz. Belaunaldi hutsaleko gazteek bizi duten arazoaren erretratua. Merina Gris geratzeko etorri da, inori baimenik eskatu gabe. "Besteek Zer" oroitzapenerako istorio baten hasiera da, eta guztiok gara horren parte. Guztiarekin apurtu. 2023an hasi besterik egin ez duen istorio honen kapitulu gehiago ikusiko ditugu.