Gazteria Zuzendaritza: Adierazleak eta ikerketak

 

Haur, nerabe eta gazteentzako politika publikoen diseinuak ezagutzaren eta ekintzaren arteko oreka bilatu behar du. Horregatik da garrantzitsua kolektibo horien errealitatearen datu fidagarriak eta adierazgarriak izatea, diagnostiko zuzena egiten laguntzeko eta, horrela, konponbideak planteatu ahal izateko. Hori da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak egiten dituen txosten eta azterlanen helburua.

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteei buruzko funtsezko datuak emateko asmoz, kolektibo horiek gure lurraldean duten errealitateari buruzko ikerketak, azterlanak, txostenak, datu estatistikoak eta adierazleak aurkezten ditugu atal honetan.