Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoerari buruzko adierazleak

 

Lan hau Gizarte Informazio eta Ikerketarako Zerbitzuaren (SIIS) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoera zehatzago ezagutzeko aukera emango digun adierazle sorta bat lantzeko asmoz osatu da.

Lankidetza horretan Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoerari buruzko adierazle kuantitatiboen katalogo bat diseinatu da, eskura dauden iturri estatistikoetatik eta erregistro administratiboetatik abiatuta. Intereseko estatistika-iturriak eta administrazio-erregistroak aurkitzeko lanak egin ondoren, aipatutako biztanleria-taldeen egoera aztertzeko adierazle garrantzitsuenak identifikatu dira. Ondoren, adierazle horiek txosten honetan jaso dira.

Horretarako, honako dimentsio tematiko hauek hartu dira kontuan: Demografia, familia, hezkuntza, osasuna eta jokabide arriskutsuak, ongizate materiala, indarkeriarekin erlazionatutako egoerak, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, aisia, kultura eta kirola, parte-hartzea, gizarte-pertzepzioa eta balioak, sustapen-politikak, babes-politikak.

Dimentsio horietako bakoitzerako adierazle adierazgarrienak iruditutakoak hautatu dira, fitxa indibidualetan bilduta, eskuragarri dauden azken datuak, adierazleen bilakaera eta informazio metodologikoa (definizioa,iturria eta datuen maiztasuna) zehaztuz. Halaber, datuen erabilgarritasunaren arabera, adierazleetan kontuan hartu dira hainbat aldagai, hala nola, sexua, adin-tarteak edota aztertutako dimentsio bakoitzaren beste ezaugarri espezifiko batzuk.

Material honen helburua da haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko interesa duten pertsonentzako tresna erabilgarria izatea. Horretarako, Aldian-aldian doitu, aldatu eta eguneratuko den material bizia izan behar duela uste dugu.

Hemen kontsulta dezakezu dokumentu osoa:

Adierazleak gaiaren arabera: