Bizilekuari lotutako gazteen mugikortasuna Gipuzkoan (2010-2020)

 

Azken urteotan gazteen kezka nagusienetako bat emantzipatu ezina da. Gainera, demografia-adierazleek adierazten dutenez, herrialde garatuetako adin-egitura zahartzen ari dela. Bide horretan, lurralde bateko biztanleriaren biziberritzea bermatzeko ezinbestekoa gertatzen da gazteen emantzipazio-gaitasuna. Izan ere, gazteak garaiz emantzipatzen badira, beraien bizi-proiektua atzerapenik gabe garatu dezakete.

Prozesu honek Gipuzkoan izan duen bilakaera ezagutzeko lurraldeko datuak aztertu behar dira. Hori horrela, azterlan honek 2010-2020 artean 18 eta 34 urte bitarteko herritarren bizileku-aldaketa erregistratuen azterketak emandako emaitzak jasotzen ditu. Bizileku-aldaketa da administrazioak erregistratuta daukan daturik zehatzena bizilekuari dagokionez. Lan honetan eskaintzen diren datu eta ondorioak 2010-2020 epean Gipuzkoako gazteen % 99,7 biltzen zuten udalerrietako 200.000 bizileku-aldaketetan oinarrituta daude.


 

. Leiho berrian irekiko da.

 

Helburuak

Pertsonen bizi-proiektuekin lotutako erabakiak konplexuak izan ohi dira. Azterlan honek erregistratuta dauden bizileku-aldaketak hainbat datu sozioekonomikorekin uztartzen ditu, bi helburu nagusirekin:

  • 2010-2020 aldian bizileku aldaketa erregistratu duten gazteen mugikortasun-dinamikak ezagutzea (nondik-nora) eta kuantifikatzea
  • mugikortasun-dinamiketan eragiten duten faktore nagusiak identifikatzea.

 

Azterlana, bere osotasunean, beheko botoian deskarga daiteke. Bestalde, proiektu honetan ustiatutako datuen multzoa handia eta konplexua da. Kontsultarako askatasun handiagoa eman asmoz, panel interaktibo bat garatu da: Gazteen mugikortasunaren panela. Azterlana egiteko baliatu diren datuak xehe-xehe kontsulta daitezke bertan.

 

 


Ondorioak 

 

​​

 

 

 

* Ikerketa hau Gipuzkoako udalen lankidetzari esker egin ahal izan da. Ohar honen bidez haien lankidetza eskertu nahi dugu.