Beat-eroak

Gipuzkoako gaztelekuetan rap musika eta euskara lantzeko proiektu pilotua

 

#BeatEroak

Egitasmo honen helburu nagusia da gazteekin gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, haien artean euskararen erabilera sustatzeko.

Horretarako tailerrak antolatu ziren Telmo Trenor musikariarekin. Hauek grabatu ziren eta hartutako irudiekin bideoklip bat osatu zen.

2021 edizioan proiektu pilotua garatu zen bi gaztelekutan eta, emaitzetan oinarrituta, etorkizunean Beat-eroak gazteleku gehiagotara zabaltzea izango da gure erronka.

Beat Eroak Legazpi 2021

Beat Eroak Urretxu-Zumarraga 2021

 

Deskargatu musika-baseak eta izan zeu ere Rapeatzailea!

 

 

 

Helburuak

Esan bezala, egitasmoaren helburu nagusia da, rap musikaren bidez, gazteen artean euskara sustatzea eta, bide batez:

- Gazteekin, euskaraz eta rap doinuen erritmoan, gai desberdinak lantzea.

- Gazteek hizkuntza modu naturalean eta dibertituz erabiltzea, euskararen erabilera sustatuz.

Programaren hartzaileak

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekimena da.

 

Agenda

Gaztelekua Beat-Marker-Rap tailerra Ordutegia
Legazpi Martxoak 26 16:00etan
Zumarraga-Urretxu Martxoak 27 16:00etan

Parte hartzen duten gaztelekuak

Legazpi

Latxartegi kalea, 3 - Kultur etxea

Telefonoa: 943737171

gazteria@legazpi.eus

 Zumarraga-Urretxu

Jauregi kalea, 6 - Urretxu

Telefonoa: 943038827

gaztebidean@gmail.com

 

Proiektuaren  ezaugarriak

 

  • ​Ekimena Telmo Trenor musikariarekin eta Iametza komunikazio-enpresarekin batera garatu da. Telmo Trenor rap munduan aritutako Donostiako beat-maker ezagunetariko bat da. 
     
  • Proiektu pilotua Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan garatu zen 2021ean.
     
  • Gazteleku bakoitzak 10 laguneko taldea osatu zuen. 
     
  • Zuzenean rap-tailerrari ekin aurretik, nerabeekin gaiaren alderdi batzuk ukitu ziren ikuspegi pedagogiko batetik, bide batez beste zehar-lerro batzuk ere landuz: inklusioa, aniztasuna, berdintasuna...

Rapa eta hizkuntza

  • Hip hop kulturaren oinarrietako bat: Rapa 1960ko hamarkadaren  bukaeran  Bronxeko (New York, AEB) komunitate afroamerikar eta hispanoamerikarrek garatutako musika-estilo bat da, Hip Hop kulturaren oinarrietako bat, Breakdance edo graffiti-arekin batera.
     
  • Eraldaketa sozialerako tresna bat da, artearen eta hizkuntzaren bidez eraldaketa-prozesuak bultzatu daitezkeen neurrian.
     
  • Egiten duenarentzat terapia izan daiteke eta jasotzen duenarentzat kontzientziaziorako eta ahalduntzerako bitarteko bat.
     
  • Gazteekin lotua:  bere estetikari, musikari eta abarri esker, Rap musikak belaunaldi gazteenak erakartzen ditu.