Covid19-ak eragindako itxialdiak haur eta nerabeengan sortu duen kaltea handia izan da arlo emozional eta fisiologikoan. Izan ere, garapenerako, osasunerako eta ongizaterako funtsezkoak diren giza kontaktua, aire freskoa, mugimendua eta bat-bateko jolasa izateko aukerarik gabe egon dira azken hilabete hauetan.

 

Egoerak hobera egin duenean, ordea, aisia hezitzaileko jarduerak egiteko aukera zabaldu da eta, 170/1985 Dekretua kontuan izanik,  baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu horrekin.

 

Oharra:

Haur eta gazteenzako aisia hezitzaileko jarduerak antolatzen dituzten erakunde edo elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi behar dizkiote. Horretarako, honako FORMULARIO hau bete behar dute.

 

Osasun-neurri bereziak:

Aurten, Dekretuaz gain, beste hiru dokumentu ere kontuan izan behar dira udako aisia hezitzaleko jarduerak  antolatzean.

 

Behean azaltzen diren ataletan, udalekuak antolatu ahal izateko behar den informazioa bildu dugu:  beharrezkoak diren dokumentuak eta kontuan hartzekoak, diru-laguntzak eta materialen eskaera egiteko formularioak, eta begiraleentzako hainbat baliabide (arlo pedagogikoa....).

Udabizi

Udal, entitate pribatu eta elkarteek beraien aisia hezitzaileko jardueren eskaintza ezagutzera emateko gunea da Udabizi, bai eta begiraleak aurkitzeko lekua ere.  Hona hemen uda honetarako bildutako eskaintza!