Diru-laguntzak eta materialak

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak diruz laguntzen ditu elkarte eta entitateek haur, gazte eta nerabeentzako antolatzen dituzten aisia hezitzaileko ekintzak.

 

Aurten, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak aisia hezitzaileko ekintza eta udaleku irekietan erabiltzeko maskarak, hidrogelak eta termometroak banatuko ditu eskaria egiten duten udalen eta entitateen artean.

 

  • Gazteria Zuzendaritzaren diru-laguntzak udako oporraldian haur, nerabe eta gazteentzako aisia hezitzaileko jarduerak antolatzeko. Hartzaileak:
    • Aisia hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.
    • Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.
    • Ikastetxeak.
    • Beste gizarte erakunde batzuk.

 

  • Materialak. Eskaera-orria (Epea amaitua).

 

Aholkularitza behar izanez gero deitu 943445980 telefonora edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus posta elektronikora  (Ordutegia: 8:00 - 15:00).