Hondarribiako aterpetxea

Kokalekua

Juan Sebastián Elkano aterpetxea Hondarribiko hirigunetik 800 metrora dago, Higuer itsasargira doan errepidean. 152 plaza ditu 3 solairutan banatuta, 2, 4, 10 eta 14 oheko logeletan. Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Jangela, aretoa, telebista-gelak (DVDarekin eta bideoarekin), bilera-gela, ikasi eta lan egiteko gelak eta garbitegia.

Kanpoaldean aisiarako gune handia dago, belar artifizialeko kirol anitzeko pista eta umeentzako parkea barne.

 

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

 

Ostatu errejimena

Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantentu osoko zerbitzua.

Erabiltzaileak

  • Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun).
  • Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun).
  • Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun).
  • REAJ edo IYHF erakundeen txartelak dituztenak.

Denboraldi altuko tarifak (Uztaila eta abuztua)

Tarifa murriztua Tarifa arrunta

Denboraldi baxuko tarifak

Tarifa murriztua Tarifa arrunta
 

Juan Sebastian Elkano

Higer bidea, 7

20280 Hondarribia

  + 34 943 41 51 64

  elkano@gipuzkoa.eus

Fax: + 34 943 64 00 28

Ordutegiak

  • Harrera: 09.00 - 16.00
  • Gosaria: 09.00
  • Bazkaria: 13.30
  • Afaria: 20.30
  • Itxiera: 24.00

Guneak

  • Jangela
  • Telebista (DVDarekin eta bideo-gelarekin)
  • Aretoa
  • Bilera-gelak
  • Umeentzako parkea
  • Lorategi handia
  • Kirol anitzeko pista
  • Aparkalekua

Zerbitzuak

  • Armairuak
  • Wifi
  • Garbitegia

Inguruko jarduerak

  • Hondartza
  • Mendian ibili
  • Urpekaritza
  • Surfa
  • Bela
  • Bizikletan ibili
  • Zaldiketa
  • Piraguismoa
  • Arraunketa
  • Golfa

Nola heldu

Errepidez

Era desberdinetan iritsi daiteke Aterpetxera.

  • N-1 errepidetik Irun arte, bertan Hondarribira doan eskualde-errepidea hartuta.
  • Bilbao-Behobia A-8 autobidea hartuta, Irungo irteeran aterata.
  • Lezotik ateratzen den errepidea hartuta, Jaizkibeletik iristen dena.

Distantziak:

  • Biarritz, 26 km
  • Donostia 20 km
  • Hendaia 3 km
  • Irun 2,5 km

Garraio publikoa

Autobusez, autobus konpainia hauekin:

Trenez, Irungo geltokiraino.

Donostiako Nazioarteko Aireportua udal horretan dago.