Gipuzkoako Foru Aldundiko Aterpetxeen Sareak haurren eta gazteen elkarteei, gizarte- eta kultur elkarteei eta orokorrean irabazi-asmorik gabeko erakundeei kalitatezko zerbitzuak ematea du xede, beren beharretara egokitutako ekipamenduetan jarduerak aurrera eraman ditzaten. Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: harrera, ostatu ematea, mantenua, gelak eta materiala alokatzea eta inguruari buruzko informazioa ematea.
Gure jarduerak kudeatzeko orduan, 2009ko ekainaren 9an Diputatuen Kontseiluan onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun politika gure egiten dugu:
Gipuzkoako Foru Aldundia, Lurralde Historikoko gobernu- eta administrazio-organo den aldetik bere eskumeneko gaietan, jakitun da ingurumenaren babesa garapen ekonomiko orekatuarekin bateratu behar denaz, eta bere zerbitzuen ingurumen-inpaktua minimizatzeko lanean dihardu, horrela gizarte guztiaren eredu delarik Gipuzkoan garapen iraunkorragoaren sustapenean.
Horretarako, ingurumena gehiago babestea helburu duten ekimenak garatzeko konpromisoa hartzen du, baliabideak aurreztea eta horien erabilera arrazionalizatzea, energia berriztagarriak sustatzea eta hondakinak eta igorpen kutsatzaileen kopurua murriztea bezalako irizpideen bitartez.
Iraunkortasunarekiko konpromiso hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzetan ingurumen kudeaketako sistemak ezarri, mantendu eta hobetzeak babestuko dute, honako helburu hauekin:
Ingurumen-kudeaketa honako hobekuntza ziklo honetan oinarrituko da:
Ziklo horrekin honako hau lortuko dugu: Gipuzkoako Foru Aldundiko zentroetako Ingurumen Kudeaketa etengabe hobetzea
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.