Txurruka aterpetxea Orioko Oribazar hondartzan dago. 112 plaza ditu, 4 edo 12 oheko geletan banatuta.
Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Bost gela gehiago ditu, horietako bat telebista, DVD eta bideoarekin. Aparkalekua, jangela, jolasteko gune zabala ere badu, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko kirol-zelaia, ping-pongeko mahaiak eta estalitako eraikin bat, pilotan edo bestelako jokoetan aritzeko.
Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantenu osokoa.
Aterpetxera Oriotik eta Zarautzetik heldu ahal da. Distantziak:
“Eusko Trenbideak” estaziotik 1,8 kilometrotara dago, eta Pesa eta Gipuzkoanako autobus geltokitik (kostako zerbitzua), Orioko hiriko kaskoan kokatuak, 2 kilometrotara.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.