Zarauzko Igerain aterpetxea Zarautz-Azpeitia errepidearen ondoan dago, hirigunetik eta hondartzatik 150 metrora.
Aterpetxeak 136 plaza ditu, 4 solairutan banatuta, 2, 4, 5 eta 23 oheko logeletan.
Aterpetxeak erabiltzaile bakoitzari norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio.
Jangela du, telebista-gela (DVDarekin eta bideoarekin), ekitaldi-areto handia, liburutegia, ikasi eta lan egiteko gelak, gimnasioa eta garbitegia.
Era berean, jolasteko gune zabala du, zuhaitzez inguratua, eta bertatik errekatxo bat pasatzen da.
Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Aukera desberdinak dituzu: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantenu osokoa.
Bilbao-Behobia A-8 autobidetik eta Bilbao-Donostia N-634 errepidetik. Distantziak:
Autobusez, Euskotrenen eta Lurraldebus zerbitzu erregularren bidez.
Trenez, Euskotrenekin.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.