Gaztegune

Gaztegune Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren ekipamendua da. Anoeta pasealekuko 28 zenbakian kokatuta dago, Donostian, eta haur, nerabe eta, batez ere, gazteekin erlazionatutako hainbat zerbitzu biltzen ditu; Gaztegune Plus eta Udako Programak, besteak beste.

 

Hala, Gipuzkoako 18-30 urte bitarteko gazteek badute biltzeko eta elkarrekin egoteko gunea: Gaztegune. Bertan Aldundiaren hainbat programa garatzen dira eta gazteentzako eskaintza eta baliabide ezberdinak aurki daitezke: Gazteak Auzolanean eta TREBA Gazteak, esaterako. Haur eta gazteen arloko profesionalen bilgune ere bada, haien foroak egin eta Treba Profesionalak programa garatzeko gunea.

 

 

Harremanetarako

 

 
Leaflet | Map data © OpenStreetMap contributors, CC-BY-SA, Imagery © CloudMade

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

900 110 111

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: Goizez itxita. Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30-20:00, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30-14:00 aurrez aurreko eta telefonoko arreta.