Haurrak eta nerabeak bizitzarako trebatzen dituen hezkuntza ez-formaleko zerbitzuak dira; haien parte-hartzearekin eta profesional hezitzaileen bide-laguntzarekin eraikitzen diren haur eta nerabe GUZTIENTZAKO guneak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udal haurtxokoek sarean egiten dugu lan. Elkarlan horren xedea da gure zerbitzu publikoak aberastea eta hobetzea, haurrentzako kalitatezko aisialdiaren alde lan eginez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udaletako haurtxoko eta gaztelekuek sarean egiten dugu lan. Eta gure erronka nagusiak dira haurrak eta nerabeak gizarteari ikusaraztea, alegia dagokien tokia ematea, beraien eskubideak aldarrikatu eta bete daitezen bultzatzea, eta aisiaren bitartez bizitzarako gaitasunak garatzen laguntzea. Horretarako, beraien espazioa eskaintzen diegu, beraien jendearekin gozatu eta beraien mundua eraikitzeko.
Haurtxokoetan edo gaztelekuetan parte hartu, informazioa jaso edo izena emateko interesa dutenek herrian hurbilen kokaturik dagoen zerbitzura jo dezakete.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.