Haurtxoko eta gaztelekuetako sustapen digitala

 

Azken urteotan pixkanaka handitzen joan da haur, nerabe eta gazteekin egiten den esku-hartze birtualaren garrantzia, gazteria-politiken helburuetan behin eta berriz agertzeraino.  Eta une honetan, Covid-19aren ondorioz, arlo digitalak inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du  gure esparruan

Atal honetan haurtxoko eta gaztelekuetan haur eta nerabeen sustapena digitalki egiteko beharrezkoa den informazioa jasotzen da.

 

Haurrek eta nerabeek gero eta denbora gehiago ematen dute ingurune birtualean, baina horrek ez du esan nahi ondo aritzeko laguntzarik behar ez dutenik.

2020ko martxotik aurrera, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, egokitu egin behar izan zen zerbitzuetan egiten den esku-hartzea, ingurune birtualaren presentzia handituz; izan ere, zenbaitetan zerbitzuen eta haur zein nerabeen arteko komunikazio-bide bakarra izan zen.

 

Oinarrizko betebeharrak ezagutu